93. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

613/2002 EBAZPENA, ekainaren 18koa, Kultura zuzendari nagusiak emana, Lizarrako Santa María Jus del Castillo eliza zaharberritzeko obren bigarren fasea kontratatzeko espedientea onesten duena.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuko "Vianako Printzea" Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak lizitaziorako deia egin du, presako lehiaketa murriztuaren bidez, Lizarrako Santa María Jus del Castillo eliza zaharberritzeko obren bigarren fasea kontratatzeko, baldintza hauei jarraikiz:

-Kontratuaren xedea: Lizarrako Santa María Jus del Castillo eliza zaharberritzeko obren bigarren fasea.

-Adjudikatzeko modua: presako lehiaketa murriztua.

-Lizitazio prezioa: 298.124,61 euro.

-Egiteko epea: bost hilabete.

-Parte hartzeko eskaerak aurkezteko toki-egunak: iragarki hau argitaratu ondoko bederatzi egun naturaletan, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo kalea, 8, Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Agiriok jatorrizkoak edo kopia egiaztatuak beharko dute izan.

-Parte hartzeko eskaerak irekitzeko toki-egunak: parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoko hirugarren egun balioduneko 9:00etan.

-Proposamenak aurkezteko epea: lehiaketan parte hartzeko gonbita jaso eta hurrengo hamabost egun naturaletan.

-Proposamenak jendaurrean irekitzeko toki-egunak: proposamenak aurkezteko epea amaitu eta hirugarren egun balioduneko 9:00etan, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusian.

Administrazio klausula partikularren pleguak eta agiri teknikoak Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Arkitektonikoaren Atalean daude (Santo Domingo kalea, 8, Iruña).

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeita zortzian.-Kultura zuzendari nagusia, Juan Manuel Corpas Mauleón.

Iragarkiaren kodea: A0207568