93. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E T U L A I N

Kontzejuaren etxea zaharberritzeko obren lehiaketa

Kontzeju honek plegu itxien bidezko lehiaketa eginen du "Kontzejuaren etxea zaharberritzea" izeneko obrak adjudikatzeko, Toki Azpiegituren 2001-2003 Planean sartu baitira behin betikoz. Hasierako prezioa 35.698,33 eurokoa izanen da, BEZa barne.

Proposamenak Kontzejuaren idazkaritzan aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Pleguak Kontzejuaren idazkaritzan irekiko dira, aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egun baliodunean, 13etan.

Baldintzen plegua eta proiektua Rubio paper dendan daude (Bergamín kalea, 10, Iruña) interesatu guztien eskura.

Etulainen, bi mila eta biko ekainaren hamarrean. Kontzejuko burua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0206766