93. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

292/2002 FORU AGINDUA,ekainaren 18koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Nafarroako Hezkuntza Sistemako Gaztelania, Euskara eta Matematikaren irakaskuntzen kanpo ebaluazioa presako lehiaketa murriztuaren bidez kontratatzeko espedientea onesten duena. Ebaluazio hori egiteko proba batzuk aplikatuko zaizkie Lehen Hezkuntzako seigarren mailako eta DBHko bigarren eta laugarren mailetako ikasle guztiei.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lizitaziorako deia egin du, Lehen Hezkuntzako seigarren mailako eta DBHko bigarren eta laugarren mailetako ikasle guztiei egindako proba batzuen bitartez Nafarroako Hezkuntza Sistemako Gaztelania, Euskara eta Matematikako irakaskuntzen kanpo ebaluazioa presako lehiaketa murriztuaren bidez kontratatzeko, baldintza hauei jarraikiz:

-Kontratuaren xedea: Lehen Hezkuntzako seigarren mailako eta DBHko bigarren eta laugarren mailetako ikasle guztiei egindako proba batzuen bitartez, Nafarroako Hezkuntza Sistemako Gaztelania, Euskara eta Matematikako irakaskuntzen kanpo ebaluazioa kontratatzea.

-Adjudikatzeko modua: presako lehiaketa murriztua.

-Lizitazio prezioa: gehienez 60.101,21 euro, BEZa barne.

-Egiteko epea: 2003ko urtarrilaren 30a arte.

-Parte hartzeko eskaerak aurkezteko toki-egunak: lizitazioa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita zazpigarren eguneko 14:30 arte, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g.).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Agiriok jatorrizkoak edo kopia egiaztatuak beharko dute izan.

Administrazio klausula partikularren pleguak eta agiri teknikoak Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Idazkaritza Teknikoan daude (Santo Domingo kalea, z.g.).

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hemezortzian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0207863