93. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O D I E T A

Deialdia, Odietako Udaleko administrari-ofizial lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena

Odietako Udaleko alkate udalburuak, 2002ko ekainaren 20an, 19 zenbakiko ebazpena eman zuen. Hona hemen testu osoa:

Administrari-ofizial lanpostu bat, euskaraz dakiena, lan-kontratu finkoarekin eta lanaldi partzialean oposizio- lehiaketa bidez betetzeko proben epaimahaiak Miren Jaione Mariezcurrena Baleztena andrearen aldeko izendapen proposamena egin zuen, bera baita puntu gehien lortu zuen izangaia. Izendapen proposamen hori 2002ko 65. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 29an.

Horiek horrela, hautapen prozedura arautzen duen deialdiaren 10. oinarrian ezarritakoari jarraituz eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz.

Ebatzi dut:

1. Miren Jaione Mariezcurrena Baleztena andrea Odietako Udalaren zerbitzuko langile izendatzea, lan-kontratu finkoarekin eta lanaldi partzialean, administrari-ofizial lanpostua, euskaraz dakiena, bete dezan, bera izan baita hautapen prozesuan puntu gehien lortu duen izangaia (2001eko 153. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abenduaren 19an argitaratutako deialdia).

2. Izendatuari ohartaraztea lanpostuaz jabetu beharko duela hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten zaionetik hasita.

3. Ebazpen hau interesatuari jakinaraztea.

Erripan, bi mila eta biko ekainaren hogeian. Alkate udalburua, Alberto Urdániz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: A0207498