93. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A R D E

Obrak adjudikaturik

Udal honek, 2002ko ekainaren 20an egin osoko bilkuran, erabaki zuen Gardeko hornidura eta saneamenduko sareak berritzeko eta kaleak zolatzeko lanak (3. fasea eta azkena) enpresa hauei adjudikatzea, elkarrekin eta solidarioki egin ditzaten: Construcciones Arroyo Esarte, S.L., Florencio Suescun Construcciones, S.L. eta Industrias Asfálticas de Navarra, S.A. Adjudikazioaren prezioa: 549.000 euro, BEZa barne.

Aditzera ematen da, Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97.3 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Garden, bi mila eta biko ekainaren hogeita zazpian. Alkatea, José Javier Echandi Sarriés.

Iragarkiaren kodea: A0207497