93. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NAFARROAKO ADMINISTRAZIO AUZITEGIA. Jakinarazpen ediktuak.

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko apirilaren 22an emandako 1.486 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-2576 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Juan Carlos Nahun Fernández jaunak jarri zuen, "Fase 3, S.A." enpresaren izen eta eskuordetzan, arau-hauste bat egin zuen gidaria ez identifikatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordearen 2000ko martxoaren 22ko zehapen-ebazpenaren aurka (610837/99 zenbakiko udal espedientea). Auzitegi honen Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1.486 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita bian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-2576 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Juan Carlos Nahun Fernández jaunak jarri du errekurtsoa, "Fase 3, S.A." enpresaren izen eta eskuordetzan, arau-hauste bat egin zuen gidaria ez identifikatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordearen 2000ko martxoaren 22ko zehapen-ebazpenaren aurka (610837/99 zenbakiko udal espedientea).

I.-Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordearen zehapen-ebazpenaren aurka jarri da (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetuta, 1999ko uztailaren 5ean eman eta abuztuaren 20ko 104/99 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen ebazpenaren bitartez). Ebazpen horren bidez isuna ezarri da trafikoaren arloko arau-hauste bat egin zuen gidaria ez identifikatzeagatik, hain zuzen ere estazionatzeko alde mugatuan ibilgailua era ez egokian estazionatzeagatik (Z.E.L., eta txandaka baino ez), indarreko tiketik eduki gabe (Gazteluaren Plaza, 21), antolamendu juridikoa urratuz (610837/99 zenbakiko zehapen-espedientea). Errekurtsogileak beraren iritziz kasuari aplikatu behar zaizkion oinarriak azaldu zituen, eta azkenik zehapena deuseztatzeko erregutu zuen.

2. Iruñeko Udal txit gorenak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri zuen eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi zuen.

II.-Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen bidez onetsi zen Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua. Dekretu horren 72.3. artikuluak dioenez, ibilgailuaren titularrak argi eta garbi identifikatu behar du arau-haustea egin duen gidaria eta ezin du aitzakiarik jarri legearen aplikazioari itzuri egiteko. Ildo beretik, Konstituzio Auzitegiak maiatzaren 23ko 154/1994 Epaian hauxe adierazi zuen: "zalantzarik gabe, ibilgailuaren jabeak, bere jabetzari lotutako eskubide eta betebeharren kariaz, eta, bereziki, ibilgailua behar ez bezala erabiliz gero pertsonen bizia, osasuna eta osotasuna arriskuan jar litezkeelako, une oro jakin behar du nork gidatzen duen bere ibilgailua. Bere ibilgailua horrela kontrolatzen ez duen jabea erruduna da axolagabekeria edo arduragabekeriagatik, eta zilegi da erantzukizuna gidariarengandik jabearengana aldatzea. Aldaketa hori, beraz, ezin da bidegabekotzat jo...".

Kasu honetan, espedientean jasorik dago enpresa errekurtsogileari behar den eran eskatu zitzaiola arau-haustea egin zuen gidaria nor zen adieraz zezan; jakinarazi zen salaketan berariaz azaltzen zen agindei hori eta, ondorioz tramitea betetzat jo zen. Alderdi interesatuari egin zitzaion salaketaren jakinarazpena 2000ko urtarrilaren 4an egin zen, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 58 eta 59. artikuluetan xedatutako moduan, posta ziurtatuaren bidez alegia, enpresaren egoitzan, eta Itziar Urricelqui Andoño andreak jaso eta zinatu zuen, 33.437.464-H NAN zenbakia duenak eta pertsona horrek posta zerbitzuko langileari esan zion bertako "idazkaria" zela. Errekurtsogileak orain, errekurtsoaren fasean, ibilgailuaren gidaria identifikatzeak ez du balio alegazio bezala arestian aipatu den zehapena ekiditeko, alegazio hau denboraz kanpo eginda dagoelako eta errekurtsogilearen enpresak prozeduraren une egokian aurkezteko aukera izan zuelako (hasteko, jatorrizko salaketaren jakinarazpena egin ondoren eta, gero, gidaria ez identifikatzeagatiko salaketa egin ondoren, azken hori aurrekoa bezala egin zelako, 2000ko otsailaren 18an, eta bestea jaso eta sinatu zuen pertsona berak hartu zuen) eta, horregatik, zehapena ezarri duen administrazioak ez du kontuan eduki behar.

Bigarrena.-Bide Segurtasunari buruzko Legearen 72.3. artikuluak arau-hauste larritzat jotzen du ibilgailuaren gidaria ez identifikatzea. Arau-hauste larriengatik gehienez 50.000 pezetako (300,51 euro) isuna ezar daiteke, lege beraren 67.1. artikuluaren arabera, eta oraingoan 25.000 pezetako isuna ezarri da (150,25 euro). Auzitegi honen iritziz isunaren zenbatekoa Zuzenbideari lotzen zaio eta legezko multzo horren 69.1. artikuluan ezarri den graduazioaren irizpideak betetzen ditu. Ondorioz, errekurtsoa ezetsi egin behar da.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi behar dugu eta ezetsi dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, BSLren 72.3. artikuluan ezarritako betebeharra ez betetzeagatik isuna ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordetuak emandako zehapen-ebazpenaren aurka jarritakoa (610837/99 zenbakiko zehapen-espedientea); egintza hori berretsi behar dugu eta berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita hamaikan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 2002ko apirilaren 9an emandako 1.284 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.5. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 00-5460 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, María Nieves Machina Aranguren andreak jarri zuen, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko Biltzaile Exekutiboak 2000ko irailaren 8an agindu zuen premiamenduzko-probidentziaren aurka (1417/96 zenbakia duen udal espedientea). Hona haren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1284 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren bederatzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Lehen Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 00-5460 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoa, María Nieves Machina Aranguren andreak aurkeztu du errekurtsoa, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko Biltzaile Exekutiboak 2000ko irailaren 8an agindu zuen premiamenduzko-probidentziaren aurka (1417/96 zenbakia duen udal espedientea).

I.-Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu da Iruñeko Udaleko Biltzaile Exekutiboak 2000ko irailaren 8an eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka

probidentzia hori, aldi berean, Udal horrek errekurtsogilearen aurka burutu duen premiamenduzko-espediente baten ondorio izan da, trafikoaren arloko zehapena borondatezko epean ez ordaintzeagatik (1417/96 zenbakia duen zehapen-espedientea). Alderdi interesatuak bere ustez aplikagarriak diren oinarri juridikoak alegatu ditu eta, bukatzeko, Auzitegiari eskabidea egin dio probidentzia deuseztatu dadin.

2. Iruñeko Udal txit gorenak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri zuen eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi zuen.

II.-Zuzenbideko oinarriak:

Lehena.-Premiamenduzko prozedura batean ondasun jakin batzuk bahitzeko erabakia tresna bat baino ez da prozedura horrek helburu duena lortzeko, baina ezin ukatuzko eragina du ondasun horien jabeen eskubideen gainean. Horrek berez daukan pisuarengatik, babes errekurtso independente jar daiteke erabaki horren aurka, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorreko 177. artikuluaren babesean (abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretuaz onetsi zen).

Aurrekoa esan ondoren, azpimarratu behar da lehenbizi administrazio errekurtsoa aurkez daitekeela eta gero jurisdikzio errekurtsoa bahitzeko erabakiaren aurka eta dirubilketaren kudeaketako beste ekintzen aurka, baina horrek ez du esan nahi bide hori zabalik dagoenik mugarik gabe edozein eratako gaiak planteatzeko, "baizik eta soilik aurkatutako egintza eta egintza horren helburua bat etortzeari buruzkoak" (AGE, 1992ko azaroaren 10ekoa, R. Ar. 8675), eta horrek ezertan kendu gabe interesdunak, kasua bada, premiamenduzko probidentziaren eza salatzeko daukan eskubidea, aipatu Erregelamenduko 99.2 artikuluari jarraituz.

Bigarrena.-Espedienteko dokumentazioa aztertuta, ikusi ahal izan dugu kasu jakin honetan Zergei buruzko Lege Orokorraren 138. artikuluko f) atalean ezarri dena gertatu dela, eta baita Erregelamenduko aipatu den 99. artikuluko 2. atalean ezarri dena. Espedientean ez da azaltzen premiamenduzko-probidentzia era egokian jakinarazi zitzaionik errekurtsogileari, hau da, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 58. eta 59. artikuluetan ezarri dena betez (azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldarazi dena) bada, horren azterketa egin ondoren esan daiteke Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Iruñeko Udaleko ediktuen oholtzan argitaratu aurretik etxean jakinarazpena egiteko ahaleginak bi hileko aldea baino handiagoarekin egin zirela (lehenbizikoa, 1999ko uztailaren 26an eta, bigarrena, 1999ko urriaren 4an); hau da, lege horren 59.2. artikuluan ezarri dena bete gabe; "hiru eguneko epearen barruan".

Horri buruz, besteak beste, Auzitegi Gorenaren 1996ko urriaren 11ko eta urriaren 18ko epaiak aipa daitezke (hurrenez hurren, 7262 E.Ar. eta 7277 E.Ar.): "Prozesatzeko edo prozedurazko lege guztiek erabaki-organoaren eta auzi bateko aldeen arteko komunikazio egintzen (jakinarazpenak, errekerimenduak eta beste) inguruan jarritako tresna eta berme guztiek helburu eta izateko arrazoi bera dute: bermatzea benetan ezagutzaren partaidetza hori gauzatu dela edo, fikzio juridikoa eginez, hura inguruabar jakin batzuetan gertatu dela. Kopia edo eskualdatzearen ematea, jasotzen duenaren sinadura, haren nortasuna edo ediktuen argitaratzea, besteak beste, kanpoko zeinu materialak baizik ez dira, eta nolabait ere ezagutze bat adierazi edo aurresuposatzen dute; defentsarako eskubiderako hori berezkoa denez, ahal diren berme guztiak jarri beharko dira. Horregatik, bada, zergen antolamendu modernoetan eskakizun horiek eragingarritasunak eta gainerakoen interesek ematen duten aukeren mugetara eramaten dira, eta Auzitegietako jurisprudentzian egintza horien formaltasuna erabatekoa da, prozeduraren ikuspegi berrietan nagusiak diren ildo ez-formalisten aurka".

Azkenik, esan behar da aztergai dugun kasu honetan bidezko premiamenduzko-probidentzia ez zen zuzen jakinarazi eta, horregatik, interesatua argi eta garbi erori zen bere burua ezin defendatzeko egoeran, eta, beraz, zehapena ezartzeko egintza ez zegoen preskribatuta eta, ondorioz, hobetu egin zen, arestian adierazi diren epai horiekin jarraiki "ezin zaizkie preskripzioaren etete-ondorioak eman formazko akatsak dauzkaten edo eraginik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei". Bidezkoa da, horrenbestez, errekurtso hau baiestea eta hemen aurkaturiko premiamenduzko-probidentzia deuseztatzea.

Hori guztia dela eta, Auzitegiak,

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa dela eta baietsi egin dugula goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, borondatezko epean ordaindu ez zen trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez kobratzeko interesatuaren aurka hasi zen premiamenduzko-espedientean eman den premiamenduzko-probidentziaren aurka aurkeztutakoa (1417/96 zenbakiko zehapen-espedientea); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita hamaikan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 2002ko apirilaren 22an emandako 1.489 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.5. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 00-6287 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Jesús eta José María Fernández Olague jaunek jarri zuten, debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik ezarri zitzaien zehapenari dagokionez Noaingo Udaleko Alkatetzak eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka (556/00 zenbakia duen udal espedientea). Hona haren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1.489 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita bian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Lehen Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 00-6287 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoa, Jesús eta José María Fernández Olague jaunek jarri zutena, debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik ezarri zitzaien zehapenari dagokionez Noaingo Udaleko (Elortzibar) Alkatetzak eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka (556/00 zenbakia duen udal espedientea). Hona haren testua, hitzez hitz kopiatuta:

I.-Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu da Noaingo Udaleko Alkatetzak (Elortzibar) Alkatetzak eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka. Horren bidez isuna ezarri zuen trafikoko arau-haustea egiteagatik, hain zuzen ere geldialdia egitea debekatzen duen seinalea duen tokian era ez egokian ibilgailua estazionatzeagatik, zirkulazioan eragozpen larririk eragin gabe (Errege Bidea, 36, Caja Municipalaren aurrean), antolamendu juridikoa hautsiz (556/00 zenbakia duen zehapen-espedientea). Erakunde errekurtsogileak bere ustez aplikagarriak diren oinarri juridikoak alegatu ditu eta, bukatzeko, Auzitegiari eskabidea egin dio zehapena indargabetu dezan eta deuseztatu dadin.

2. Noaingo Udalak (Elortzibarra) bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri zuen eta ez du aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostenik erantsi.

II.-Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Errekurtso honetan aurkaratze honen xedea izan den zehapen-ebazpena deuseztatu egin behar da 1990eko martxoaren 2ko Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 72.1. artikuluan ezarri dena betez, bada xedapen horrek hau esaten duelako: "lege honetan ezarri denari dagokionez arau-haustetan dagoen erantzukizuna zuzenean eroriko da egilearengan (pertsona fisikoa/gidaria) eta horrek esan nahi du ezinezkoa dela erantzukizun hori pertsona moral edo juridikoei egoztea. Salbuespenez, Ibilgailuen Erregistroan azaltzen den titularra erantzule bakarra da ibilgailuaren dokumentazioaren arloko arau-hausteetan, edota horren artapen egoerari dagokionez, segurtasun arauak betetzeari eta aldiro egin behar den berrikuspenari dagokionez, eta hori horrela da artikulu horren 2. atalean ezarri dena betez. Halaber, arrazoi bidezkoturik egon gabe, 3. atalean esaten dena betez agindeia egiten zaionean gidaria ez duenean identifikatzen.

Beraz, hemen errekurritu den zehapenak hautsi egiten du zigorraren pertsonalitatearen zehapenari dagokiona Administrazioko Zuzenbidera ekarri zen Zigor Zuzenbideko oinarria. Horrela, arestian adierazi den hori guztia kontuan hartuta kasu honetan egokiena erakunde errekurtsogileari zehapena ezartzea zen, gidaria ez identifikatzeagatik, eta, beraz, bidezkoa da errekurtso hau baiestea.

Hori guztia dela eta, Auzitegiak,

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa dela eta baietsi egin dugula goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-haustea egiteagatik ezarri zitzaion zehapenaren muntari dagokionez Noaingo Udaleko (Elortzibar) Alkatetzak eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka (556/00 zenbakia duen zehapen-espedientea); ebazpen hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita hamaikan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko martxoaren 7an emandako 885 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-1114 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, José Miguel Jover Santiago jaunak jarritakoa, trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko erreklamatuz Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko urriaren 4an emandako premiamenduzko-probidentziaren aurka (38588/99 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"885 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren zazpian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-1114 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. José Miguel Jover Santiago jaunak jarri du errekurtsoa, trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko erreklamatuz Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko urriaren 4an emandako premiamenduzko-probidentziaren aurka (38588/99 zenbakiko udal espedientea).

I.-Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da borondatezko epean ordaindu gabeko trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Alkatetzak 2000ko urriaren 4an eman zuen premiamenduzko- probidentziaren aurka; probidentzia hori 38588/99 zenbakia duen zehapen-espedienteari lotuta dagoen trafikoko isun baten zenbatekoa, hain zuzen ere interesatuak borondatezko epean ordaindu ez zuena, ez ordaintzearen emaitza da. Errekurtsogileak bere iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deusezta dadila erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri dio Auzitegi honi, eta bere egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

II.-Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Beste edozer aztertu aurretik, ondoko hauek azpimarratu behar dira:

a)Zehapen-espedientean eman zen ebazpenaren bidez alderdi errekurtsogileari isuna ezarri zitzaion trafikoaren arloan arau-haustea egiteagatik.

b)Egintza horren aurkako errekurtsoa jarri zen Auzitegi honetan, hain zuzen ere 00-6440 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoaren bidez. Errekurtso hori ezetsi egin zen ekainaren 27ko 01/03047 zenbakiko gure ebazpenaren bidez eta ez da horren aurkakorik aurkeztu administrazioko auzibideetarako ordena jurisdikzionalean.

c)2000ko urriaren 4an premiamenduzko-probidentzia eman zen, borondatezko epean zorra ez zelako ordaindu. Horri dagokion gora jotzeko errekurtsoa da orain aztergai duguna.

Bigarrena.-Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1.684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean dago. Bada, Erregelamenduaren 99.1. artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) preskripzioa; b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo arauzko eran ez jakinaraztea; c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea; eta d) prozedurari hasiera ematen dion agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 B.E.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 B.E.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena.-Espedientea azterturik ondorioztatu denez, kasu honetan Erregelamenduaren 99.1. artikuluko balizkoetatik bat bera ere ez da gertatu. Zehapen-ebazpena era egokian jakinarazi zitzaion errekurtsogileari, manuzkoak diren beharkizun formalak betez. Bestalde, ez da antzeman preskripzioa gertatu denik zehapen prozeduraren tramitazioaren akatsengatik, ez ordainketa geroratzeko baimena eman denik, ezta Auzitegi honek, are ofizioz, aintzat hartu beharko lukeen beste inolako akatsik gertatu denik ere.

Hirugarrena.-Gora jotzeko errekurtso honen xedea den premiamenduzko-probidentzia. arestian ere esan denaren ildotik, behinola ere errekurritu zen isunaren zehapenaren ondorio da, eta errekurtsoa ezetsi egin zen. Udalak, zehapenari buruzko gora jotzeko errekurtsoa ebazteke egon zen bitartea, kobratzeari ekin zion; interesatuaren ustez jarduketa hori deuseztatu egin behar da eta baieztatzen du ez zela irmoa premiamenduzko-probidentzia eman zen unean eta, ondorioz, ezin zela betearazi. Dena dela, argudio horri gaitziritzi egin behar zaio, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 83.1. artikuluak (martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretua) eta, antzeko zentzuarekin Guztiendako Administrazioko Prozedurari buruzko Legearen 138.3 artikuluak (azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldarazi dena) ondokoa adierazi dute: "Ebazpena betearaztekoa izanen da administrazioko bidea bukatzen duenean"; hau da, zehapenak ezartzen dituzten herri administrazioek betearazteko eskubidea dute -eman dituztenean administrazioko bidea bukatzen denean hasita betearazten ahal dituzte. Horrela, adibidez, toki administrazio baten arloan eman den zehapen- ebazpen bat ematen den unean bertan da betearazteko modukoa, tokiko organoen ekintzek administrazioko bidea agortzen dutelako. Aztergai dugun kasu honetan administrazioko bidea irmoa zen zehapen-ebazpena eman zen egunetik bertatik eta betearazteko modukoa zen borondatezko epean isuna ordaindu ez zenetik, nahiz eta horrela ez egin.

Dena dela, irmotasun hau eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.2. artikuluan eta 30/1992 Legearen 132.3 artikuluan ezarri dena ez dira bera. Irmotasun berri hau, Auzitegi Gorenaren Jurisprudentziak ezarri duenaren ildotik ulertu behar da (1981eko irailaren 26ko -R.Ar. 3850-, eta 1992ko irailaren 21eko -R.Ar. 6937- epaiak, besteak beste), eta baita ekintza edo erabaki bat administrazioko bidetik ez epaileen bidetik errekurtsorik jartzeko aukerarik ez dagoenean dagoen egoera juridikoa ere, hain zuzen ere aurkaratzeko epeak igaro direlako edo eman diren ebazpen edo epaiek errekurtsoak ezetsi dituztelako, eta egintza horiek irmoak direlako eman den epaia ez delako aurkaratu edota ez dagoelako nori aurkeztu.

Beraz, 30/1992 Legearen 138.3 artikulua eta 132.2. artikulua eta horiekin baterakoiak diren Segurtasunari buruzko Legearen 83.1. artikulua eta 82.1. artikulua gai desberdinak dira eta ondorio desberdinak dituzte: hasierako bi horiek zehapenak noiz burutu ahal diren ezartzen dute eta, bigarrenek, noiz hasten den zehapenen preskripzio zenbatzeko epea. Halaber, horien ondorioak ere desberdinak dira: alde batetik udalaren administrazioko bidearen amaierarekin (30/1992 Legearen 138.3 artikulua Bide Segurtasunari buruzko Legearen 83.1. artikulua) epaiketako bideko burutzapen eta aurkaratzeetarako bidea irekitzen du. Ordea, 30/1992 Legearen 132.3. artikuluan eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.2. artikuluan aipatzen den irmotasuna k ezinezko bihurtzen du aurkaratze hori eta, halaber, preskripzioaren epearen hasiera ematen du.

Beraz, udalaren administrazio-bidea agortu zenean zehapen-ebazpena betearazle bilakatu zen (Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 138.3 artikulua) eta Bide Segurtasunari buruzko Legeak, martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilea, 84. artikuluan aipatzen duen borondatezko ordainketa epea iragan denez, Udalak Zuzenbidearekin bat dator isuna premiamendu bidetik ordainaraztea, eta bai %20ko premiamendu-errekargua sortzea (Bilketari buruzko Erregelamendu Orokorreko 98 eta 100. artikuluak) eta berandutzagatiko korrituak sortzea ere (arau beraren 98 eta 109. artikuluak). Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi behar dugu eta ezetsi dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, borondatezko epean ordaindu ez zen trafikoko isun baten emaitzako zorra ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko urriaren 4an emandako premiamendu-probidentziaren aurka jarritakoa (38588/99 zenbakidun zehapen espedientea); egintza hori berretsi behar dugu eta berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita hamaikan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko apirilaren 19an emandako 1.450 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-1260 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Alberto Jiménez Rojas jaunak jarritakoa, debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik ezarri zen zehapenari dagokionez Iruñeko Udalak eman duen zehapen-ebazpenaren aurka (NA-4546-AP matrikula). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1.450 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hemeretzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-1260 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Alberto Jiménez Rojas jaunak jarri du errekurtsoa, debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik ezarri zen zehapenari dagokionez Iruñeko Udalak eman duen zehapen-ebazpenaren aurka (NA-4546-AP matrikula).

I.-Egitatezko aurrekariak:

1. Alberto Jiménez Rojas jaunak, 2001eko martxoaren 8an aurkeztutako idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik ezarri zen zehapenari dagokionez Iruñeko Udalak eman duen zehapen-ebazpenaren aurka (NA-4546-AP matrikula).

2. Ez ziren bete uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati batean garatzen duen Erregelamenduak, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman dion idazkeran, 11. artikuluan ezartzen dituen betekizunak. Horregatik, 2001eko martxoaren 13an eman zen probidentziaren bidez, errekurtsogileari hamar egun balioduneko epea ezarri zitzaion bete gabe utzi zituenak bete zitzan, eta hala egin ezik jarduketak artxibatu eginen zirela ohartarazi zitzaion. Epe hori bukatu da eta errekurtsogileak ez du egin eskatu zaiona.

II.-Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Kasu honetan arestian aipatu Erregelamenduaren 12.1. artikuluan xedatutakoa bete da, eta errekurtsogileak ez ditu 2001eko martxoaren 13ko Probidentzian azaldutako hutsaldiak bete horretarako ezarri zaion epean; horregatik, manu berean eta Erregelamenduaren 21.2. artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da espedientea artxiba dadila agintzea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ebazpen honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezela agintzea eta espedientea bukaturik dagoela adieraztea.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita hamaikan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko maiatzaren 16an emandako 1936 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-2210 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, José Ramón Tirapu Ardaiz jaunak jarritakoa, Buztintxuri Plan Partzialaren P.A. izeneko Poligonoari dagokion Birlurzatiketa Proiektu, Balorazio Espediente, Behin-Behineko Likidazioaren Kontu eta Birlurzatiketa Aktaren behin betiko onespenari buruz Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko otsailaren 5ean eman zuen ebazpenaren aurka. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1.936 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: María Asunción Erice Echegaray andrea.

Mahaikidea: María Jesús Balana Asurmendi andrea.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hamaseian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Hirugarren Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 01-2210 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. José Ramón Tirapu Ardaiz jaunak jarri zuen espediente hori, Buztintxuri Plan Partzialaren P.A. izeneko Poligonoari dagokion Birlurzatiketa Proiektu, Balorazio Espediente, Behin-Behineko Likidazioaren Kontu eta Birlurzatiketa Aktaren behin betiko onespenari buruz Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko otsailaren 5ean eman zuen ebazpenaren aurka.

Txostengilea María Jesús Balana Asurmendi andrea izan da.

Egitezko aurrekariak:

1. Honako gora jotzeko errekurtso hau José Ramón Tirapu Ardaiz jaunak jarri zuen, Buztintxuri Plan Partzialaren P.A. izeneko Poligonoari dagokion Birlurzatiketa Proiektu, Balorazio Espediente, Behin-Behineko Likidazioaren Kontu eta Birlurzatiketa Aktaren behin betiko onespenari buruz Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko otsailaren 5ean eman zuen ebazpenaren aurka.

2. Bada, ebazpen horri dagokionez, errekurtsogileak alegatu du ez dagoela ados aplikatu diren artapen eta aintzatespen koefizienteekin, eta bere ondorioen orokortasuna aipatzen du. Halaber, adierazi du balorazioaren abiaburua 1989ko txostena dela, Lurraldearen Antolamendurako Sailak eta Sustatzaile eta Eraikitzaileen Elkarteak erabiltzen dituzten etxebizitzen balioa, baita babes ofizialeko etxebizitzen kasuan ere, hortik gorakoa dela. Bukatzeko, ebazpena deuseztatzeko erregua egiten du, eta aurkeztu duen txosten teknikoak islatzen duen hortik gorako balioa ezartzea.

3. Iruñeko Udalak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du eta bere egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantzi du.

II.-Zuzenbidezko oinarriak:

Lehenengoa.-Lehenengo eta behin, adierazi behar da errekurtsogilearen adostasun ezaren arrazoia aplikatu diren artapen, antzinatasun eta aintzatespen koefizienteak ez direla bidezkotu da, eta adierazten du asmo bakarra kalteordainak katastroko balioari egokitzea baino ez dela, eta bere ondorioen orokortasuna azpimarratu behar da.

Lurzoruaren Erregimenari eta Balorazioei buruzko apirilaren 13ko 6/1998 Legearen 31.2. artikuluaren 2. atalean ezarri da eraikinen balioa, lurzoruaren balioa kontuan hartu gabe baloratuko dena, katastroko arautegian ezarri denarekin bat zehaztuko dela, birjarpenezko kostua kontuan hartuta eta antzinatasunaren eta horien artapen egoeraren arabera zuzenduta. Bi alderdiek bat datoz esaten dutenean manu hau aplikatu behar dela eta ez datoz bat birjarpenezko kostuaren zuzenketaren eta artapen graduaren koefizienteetan, eta azpimarratzekoa da higiezin bakoitzari dagokionez ez dagoela banakako baliorik.

Auzitegi honek uste du Iruñeko Buztintxuri Euntzetxiki Sta. Engrazia arloko Plan partzialaren P.A. burutzapenunean balorazioak egiteko hasi zen espedientean banakatu egin direla eraikinak eta higiezinak, eta horietariko bakoitzerako eraikuntzako ezaugarriak, egin diren hobekuntzak, dituzten instalazioak eta balorazio formulen aplikazioa deskribatu dira, beti ere kontuan hartuta katastroko burutzapenaren kostu, artapen egoera eta aintzatespen teknikoaren koefizientearen kontzeptuak. Beraz, ezin da onetsi ondorioen orokortasunari dagokion alegazioa, higiezinen banakako balorazioa egiten delako horien ezaugarri partikularren arabera eta kontuan hartuta horietariko bakoitzaren artapen egoera eta antzinatasuna.

Bigarrena.-Faktore zuzentzaile desberdinak aplikatzeari dagokion arazoa, higiezinaren antzinatasunari eta artapen egoerari buruz, arazo teknikoa da eta, horregatik, irizpide teknikoetan oinarrituta ebatzi behar da.

Honako errekurtso honetan ez da, Auzitegi honek izendatuta, perituen frogarik ez eskatu eta ez egin, hau da, L.E.C.ren 335. artikulua eta hurrengoak aplikatuz, espedientean txosten tekniko bat baino gehiago dago eta horiek perituen irizpenak baino ez dira; txosten batzuk birlurzatiketaren proiektua idatzi duen taldeak eta Iruñeko Udaleko Hirigintzako Udal Gerentziak egin ditu, eta horietan higiezinaren balioa finkatzeko katastroko arautegia aplikatu dute; eta beste bat alderdi errekurtsogileak aginduta egin dena, non goragoko balorazioa egiten baiten, balorazioa aurkitzeko formula desberdinak erabiliz egin delako, katastroko arautegia erreferentzia moduan erabiliz eta proiektuaren idazkuntza egin duen taldeak kontuan hartu dituen baliogaleren balioa ez den beste bat aintzat hartuta, hain zuzen ere berak egin duen higiezinaren artapen eta antzinatasunaren egoeraren zenbatekoketan finkatuta egin dena.

Auzitegi Nagusiak, 2000ko uztailaren 17ko epaian hau ezarri du: "perituen edo arloko teknikari adituen txosten bat baino gehiago badaude bidezkoa da horien azterketa kritikoa egitea, eta organo judizialak txosten horietan azaldu diren datuak eta ezagutzak neurtuko ditu, kritika zintzoaren arauetan oinarrituta, hain zuzen ere, eta horien oinarri egokiagoetan eta eskaintzen duten zientziaren arrazoi hobeetan ematen den frogen indarra ulertu behar da eta, hasieran behintzat, lehentasuna eman behar zaie zentzuzko azalpenik zabalenak ematen dituzten baieztapen eta ondorioei, beti ere beste irizpide batzuk erabiltzen ahal direla ahantzi gabe, edota alderdien interesetatik urrunen dauden teknikarien sinesgarritasuna, eta berariaz irizpide horien aplikazioaren ondoreetarako, kontuan hartu behar da udal teknikariek eman dituzten ondorioak ustez objektiboagoak direla, alderdiaren interesetatik urrunago daudelako (Auzitegi Gorenaren 1998ko urtarrilaren 27ko epaia (R.A. 1998/1879), 1999ko ekainaren 28koa (R.A.1999/5292), eta 2000 martxoaren 7 eta 27koak, beste askoren artean)".

Bada, kasu honetan doktrina hori aplikatu ondoren, derrigorrez adierazi behar da errekurtsoan aurkeztu diren balorazio guztiek zentzuzko arrazoi nahikoak dituztela eta nolabait Lurzoruaren Erregimenari eta Balorazioei buruzko apirilaren 13ko 6/1998 Legearen 31. artikuluan ezarri dena betetzen dutela. Errekurtsogileak ez du, Auzitegiak izendatuta, perituen inolako frogarik proposatu, hau da, gainerako guztien gainetik egiatasun eta partzialtasun-ezaren ustea duena, eta, ondorioz, Auzitegi honek lehentasuna eman behar dio Iruñeko Udaleko Hirigintzako Gerentziak egin duen balorazioari, birlurzatiketa proiektuaren idazkuntza taldeak egin duenari, alegia, eta hori horrela da batez ere kontuan hartzen badugu birlurzatiketa honetan administrazioa ez dela kalteordainak ordaintzearen ardura duena, eta munta horiek birlurzatiketan ekarri diren lurzatien jabeek ordaindu behar dituzte.

Halaber, Auzitegi honek, frogatzeko beste elementu batzuk falta direlako, errekurtsogilearen etxebizitzaren Katastroko Balorazioaren Orria bildu du eta horretan antzinatasun eta egoeragatiko koefiziente zuzentzaile osoa aplikatzen da, proiektuaren idazkuntza taldeak erabili duenaren oso antzekoa dena, hain zuzen ere, 0,3881, eta hori oso desberdina da errekurtsogileak ekarri duen perituaren irizpenean esaten denarekin erkatuta. Auzitegi Gorenak esan duenaren ildotik, jabetzak aginduta egiten diren irizpenak erabat izaten dira subjektiboak beraien interesen defentsa lortzeko eta horregatik ezin da horien arabera frogaren balorazioa egin berez kontuan hartzeko modukoa, irizpena ematen duen objektibitatea eta partzialtasun eza ezin direlako aintzat hartu. Beraz, bidezkoa da aplikatu diren artapen eta aintzatespen teknikoen koefizienteen aplikazioari buruzko alegazioak ezestea.

Hirugarrena.-Alegatu den beste kontu bat izan da balorazioak ez daudela birlurzatiketa espedientearen hasieraren uneari egokituta eta babes ofizialeko etxebizitzen balioak aipatzen ditu. Arazo hori proiektuaren idazkuntza taldeak ebatzi eta zuzendu zuen, hain zuzen ere alegazioen fasea bukatu ondoren, eta orduan erabaki zuten balorazioen abiaburua birlurzatiketaren hasierako onespenean katastroko indarreko balioa izango dela eta horrelaxe azaltzen da Iruñeko Udalak Auzitegi honi igorri dion proiektuaren espedientean, eta errekurtsogileak ez du kontrakorik benetakotu. Beste alde batetik, errekurtsogileek defendatzen duten balioa zerbitzu gehiago dituzten babes ofizialeko etxebizitzen kasuan aplikatzen ahal da, esaterako igogailua, berokuntza, garajea, trastelekua,... eta kasu honetan aztergai dugun etxebizitzak baino eraikuntzako kalitate hobeak, eta ezin dira erkatu. Errekurtsogileek ez dute zehaztapen horien aurkako ezer frogatu, balorazio moduan ezin delako aintzat hartu errekurtsogileek uste dutena, bidezko perituaren frogaren bidez benekotzen dena baizik, eta, horrelakorik ez badago, nahitaez hartu behar da kontuan Auzitegi honek sinesgarritasun handiagoa eman behar diola, abiatzeko orekatuagoa delako alderdiekiko, administrazioak onartzen duenari. Bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Goian aipatu den 01-2210 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ezestea, hau da, José Ramón Tirapu Ardaiz jaunak jarritakoa, Buztintxuri Plan Partzialaren P.A. izeneko Poligonoari dagokion Birlurzatiketa Proiektu, Balorazio Espediente, Behin-Behineko Likidazioaren Kontu eta Birlurzatiketa Aktaren behin betiko onespenari buruz Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko otsailaren 5ean eman zuen ebazpenaren aurkakoa; ebazpena baieztatu egiten da Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. María Asunción Erice. María Jesús Balana. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita hamaikan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko martxoaren 7an emandako 886 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-2621 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Alberto Pablo Sagüés Asiáin jaunak jarritakoa, trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko erreklamatuz Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko martxoaren 19an emandako premiamenduzko-probidentziaren aurka (10737/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"886 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren zazpian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-2621 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Alberto Pablo Sagüés Asiáin jaunak jarri du errekurtsoa, trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko erreklamatuz Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko martxoaren 19an emandako premiamenduzko-probidentziaren aurka (10737/00 zenbakiko udal espedientea).

I.-Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da borondatezko epean ordaindu gabeko trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Alkatetzak eman zuen premiamenduzko-probidentziaren aurka; probidentzia hori trafikoko isun baten zenbatekoa borondatezko epean ez ordaintzeagatik agindu da (erreferentziako zehapen-espedientean). Interesatuak bere iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deusezta dadila erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri dio Auzitegi honi, eta bere egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

II.-Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1.684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean dago. Bada, Erregelamenduaren 99.1. artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) preskripzioa; b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo arauzko eran ez jakinaraztea; c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea; eta d) prozedurari hasiera ematen dion agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 B.E.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 B.E.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena.-Espedientea azterturik ondorioztatu denez, kasu honetan Erregelamenduaren 99.1. artikuluko balizkoetatik b) atalean ezarri dena gertatu da, zehapen-ebazpena errekurtsogileari manuzkoak diren beharkizun formalak bete gabe jakinarazi zitzaiolako.

Ondore horretarako, Guztiendako Administrazioko Prozedurari buruzko Legearen 59.2. artikuluan ondokoa ezarri da: "Baldin eta ezin badu inork jakinarazpena jaso, inguruabar hori islatuko da espedientean eta, horrekin batera, jakinarazpenaren ahalegina egin den eguna eta ordua. Ahalegin hori beste behin errepikatuko da, beste ordu baten, hurrengo hiru egunen barruan".

Udalak Auzitegi honi igorri dion dokumentazioan ikusten ahal da interesatuari berari ordezko ediktuaren argitalpena egin aurretik zehapen-ebazpena jakinarazteko zuzenean egin diren arrakastarik gabeko bi ahaleginak 5 minutuko aldearekin baino ez direla egin (lehenengoa 2000ko irailaren 29ko 11:05ean, eta bigarrena urte bereko urriaren 3an, 11:00etan), eta, ondorioz, ez da bete Guztiendako Administrazioko Prozedura arautzen duen Legearen 59.2. artikulu horretan ezarri dena eta, ondorioz, jakinarazpen horiek ez dira baliagarriak ez dituztelako antolamendu juridikoak eskatzen dituen gutxieneko bermeak bete eta horrek esan nahi du herritarrak ez duela bere burua defendatzeko aukerarik izan eta bidezkoa da gora jotzeko errekurtso hau baiestea.

Hori guztia dela eta, Auzitegiak,

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa dela eta baietsi egin dugula goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun baten zorra ordainduko dela bermatzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak agindu duen premiamenduzko-probidentziaren aurka jarri dena; egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita hamaikan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 2002ko apirilaren 11n emandako 1.317 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.5. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 01-2664 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Rafael Luis Moreno Palacios jaunak jarri zuen, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko Biltzaile Exekutiboak 2000ko irailaren 8an agindu zuen bahitura-probidentziaren aurka (680121/99 zenbakia duen udal espedientea). Hona haren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1.317 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hamaikan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Lehen Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 01-2664 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoa, Rafael Luis Moreno Palacios jaunak aurkeztu du errekurtsoa, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko Biltzaile Exekutiboak 2000ko irailaren 8an agindu zuen bahitura-probidentziaren aurka (680121/99 zenbakia duen udal espedientea).

I.-Egitatezko aurrekariak:

1. 01-2664 zenbakia duen gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu da Iruñeko Udaleko Biltzaile Exekutiboak 2000ko irailaren 8an eman duen bahitura-probidentziaren aurka; probidentzia hori, aldi berean, Udal horrek errekurtsogilearen aurka burutu duen premiamenduzko-espediente baten ondorio izan da, trafikoaren arloko zehapena borondatezko epean ez ordaintzeagatik (680121/99 zenbakia duen zehapen-espedientea). Alderdi interesatuak bere ustez aplikagarriak diren oinarri juridikoak alegatu ditu eta, bukatzeko, Auzitegiari eskabidea egin dio probidentzia deuseztatu dadin.

2. Iruñeko Udal txit gorenak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri zuen eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi zuen.

II.-Zuzenbideko oinarriak:

Lehena.-Premiamenduzko prozedura batean ondasun jakin batzuk bahitzeko erabakia tresna bat baino ez da prozedura horrek helburu duena lortzeko, baina ezin ukatuzko eragina du ondasun horien jabeen eskubideen gainean. Horrek berez daukan pisuarengatik, babes errekurtso independente jar daiteke erabaki horren aurka, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorreko 177. artikuluaren babesean (abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretuaz onetsi zen).

Aurrekoa esan ondoren, azpimarratu behar da lehenbizi administrazio errekurtsoa aurkez daitekeela eta gero jurisdikzio errekurtsoa bahitzeko erabakiaren aurka eta dirubilketaren kudeaketako beste ekintzen aurka, baina horrek ez du esan nahi bide hori zabalik dagoenik mugarik gabe edozein eratako gaiak planteatzeko, "baizik eta soilik aurkatutako egintza eta egintza horren helburua bat etortzeari buruzkoak" (AGE, 1992ko azaroaren 10ekoa, R. Ar. 8675), eta horrek ezertan kendu gabe interesdunak, kasua bada, premiamenduzko probidentziaren eza salatzeko daukan eskubidea, aipatu Erregelamenduko 99.2 artikuluari jarraituz.

Bigarrena.-Espedienteko dokumentazioa aztertuta, ikusi ahal izan dugu kasu jakin honetan Zergei buruzko Lege Orokorraren 138. artikuluko f) atalean ezarri dena gertatu dela, eta baita Erregelamenduko aipatu den 99. artikuluko 2. atalean ezarri dena. Espedientean ez da azaltzen premiamenduzko-probidentzia era egokian jakinarazi zitzaionik errekurtsogileari, hau da, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 58. eta 59. artikuluetan ezarri dena betez (azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldarazi dena) bada, horren azterketa egin ondoren esan daiteke Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Iruñeko Udaleko ediktuen oholtzan argitaratu aurretik ez zela ahaleginik egin hura etxean jakinarazteko. Halaber, esan behar da premiamenduzko-probidentzia igorri den helbideak (Juan María Guelbenzu zeharkalea, 2, behea, Iruñea) ez duela inolako zerikusirik interesatuari salaketa jakinarazi zitzaion helbidearekin (Félix Huarte plaza, 4. 1.a. C. Iruñea), eta espedientean ez da inolako azalpenik ematen aldaketa horri dagokionez, edota ez da esaten zein den interesatua eta helbide berri horren arteko lotura.

Horri buruz, besteak beste, Auzitegi Gorenaren 1996ko urriaren 11ko eta urriaren 18ko epaiak aipa daitezke (hurrenez hurren, 7262 E.Ar. eta 7277 E.Ar.): "Prozesatzeko edo prozedurazko lege guztiek erabaki-organoaren eta auzi bateko aldeen arteko komunikazio egintzen (jakinarazpenak, errekerimenduak eta beste) inguruan jarritako tresna eta berme guztiek helburu eta izateko arrazoi bera dute: bermatzea benetan ezagutzaren partaidetza hori gauzatu dela edo, fikzio juridikoa eginez, hura inguruabar jakin batzuetan gertatu dela. Kopia edo eskualdatzearen ematea, jasotzen duenaren sinadura, haren nortasuna edo ediktuen argitaratzea, besteak beste, kanpoko zeinu materialak baizik ez dira, eta nolabait ere ezagutze bat adierazi edo aurresuposatzen dute; defentsarako eskubiderako hori berezkoa denez, ahal diren berme guztiak jarri beharko dira. Horregatik, bada, zergen antolamendu modernoetan eskakizun horiek eragingarritasunak eta gainerakoen interesek ematen duten aukeren mugetara eramaten dira, eta Auzitegietako jurisprudentzian egintza horien formaltasuna erabatekoa da, prozeduraren ikuspegi berrietan nagusiak diren ildo ez-formalisten aurka".

Azkenik, esan behar da aztergai dugun kasu honetan bidezko premiamenduzko-probidentzia ez zen zuzen jakinarazi eta, horregatik, interesatua argi eta garbi erori zen bere burua ezin defendatzeko egoeran, eta, beraz, zehapena ezartzeko egintza ez zegoen preskribatuta eta, ondorioz, hobetu egin zen, arestian adierazi diren epai horiekin jarraiki "ezin zaizkie preskripzioaren etete-ondorioak eman formazko akatsak dauzkaten edo eraginik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei". Bidezkoa da, horrenbestez, errekurtso hau baiestea eta hemen aurkaturiko premiamenduzko-probidentzia deuseztatzea.

Hori guztia dela eta, Auzitegiak,

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa dela eta baietsi egin dugula goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, borondatezko epean ordaindu ez zen trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez kobratzeko interesatuaren aurka hasi zen premiamenduzko-espedientean eman den bahitura-probidentziaren aurka aurkeztutakoa (680121/99 zenbakiko zehapen-espedientea); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita hamaikan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko martxoaren 1ean emandako 796 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-2692 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Carlos Javier Alonso Montosa jaunak jarritakoa, Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zergaren arloko zorrak betearazpen bidez ordainarazteko erreklamatuz Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko maiatzaren 17an emandako premiamenduzko-probidentziaren aurka. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"796 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren batean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-2692 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Carlos Javier Alonso Montosa jaunak jarri du errekurtsoa, Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zergaren arloko zorrak betearazpen bidez ordainarazteko erreklamatuz Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko maiatzaren 17an emandako premiamenduzko-probidentziaren aurka.

Txostengilea Roberto Rubio Torrano jauna izan da.

I.-Egitatezko aurrekariak:

1. Nafarroako Administrazio Auzitegiko erregistroan 2001eko ekainaren 15ean sartu den idazkiaren bidez Carlos Javier Alonso Montosa jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du 2001 ekitaldiko Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Udal Zerga borondatezko epean ez ordaintzeagatik Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko maiatzaren 17an emandako premiamenduzko-probidentziaren aurka (ibilgailuaren matrikula NA-6670-W da).

2. Iruñeko Udalak txostena igorri du eta, horretan, aurkaratu den egintza horri dagokionez alde ematen dituen bere argudioak azaldu ondoren, aurkeztu den errekurtsoa ezesteko eskabidea egin du.

II.-Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Aztergai dugun errekurtsoa honetan betearazpidetzako prozeduran eman den egintza da. Kasu honetan sorospidez aplikatzen ahal den 1990 urteko Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 99.1. artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) preskripzioa; b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo arauzko eran ez jakinaraztea; c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea; eta d) prozedurari hasiera ematen dion agiriaren formazko akatsa.

Errekurtsogileak zehapenaren jakinarazpenik ez zaiola egin alegatu du eta esaten du bere ustez horrek eragin du betearazpidetzako prozedura. Halaber, azaltzen du premiamenduzko-probidentziaren jakinarazpena ere akatsekin egin zaiola.

Bigarrena.-Lehenengo eta behin, azpimarratu behar da ez dela trafikoko zehapen bat ordaindu ez delako sortu den betearazpidetzako prozedura, ordaindu ez den egitatea 2001 ekitaldiari dagokion trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko zerga izan delako. Horrek esan nahi du zorraren kualitateagatik -hau da, aldiro ordaindu behar den zerga, jakinarazi behar ez dena, zergadunek ezagutzen dituzten zergadunen errolden emaitza delako- Iruñeko Udalak ez duela araurik hautsi orain betearazpidez eskatzen duen likidazioaren berariazko jakinarazpen pertsonalik egin ez duenean. Ondorioz, ezin da alegatu aipatu den Bilketari buruzko Erregelamenduan ezarri den egintzaren likidazioaren jakinarazpenik jakinarazpenik egon ez denik.

Hirugarrena.-Beraz, adierazi behar da premiamenduzko-probidentziaren jakinarazpena era egokian jakinarazi zitzaiola errekurtsogileak jakinarazpenak egiteko gaitu zuen helbidean, eta betearazpidezko zordunaren aitak jaso zuen. Dena den, horrela gertatu ez balitz ere, jakinarazpen hori erabat litzateke baliozkoa ondore horretarako eman den epearen barruan errekurtso egokia jarri duelako eta horrek frogatu egiten du aurkaratu den egintzaren ezagutza egon dagoela, eta ez dagoela zergadunaren ezin defendatu ezinik

Beraz, bidezkoa da errekurtsogilearen alegazio guztiak ezestea eta aurkaratu den udalaren jarduketa baieztatzea.

Hori guztia dela eta, Auzitegiak,

Ebatzi du: Ezestea Carlos Javier Alonso Montosa jaunak Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zergaren arloko zorrak betearazpen bidez ordainarazteko erreklamatuz Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko maiatzaren 17an emandako premiamenduzko-probidentziaren aurka jarri duen gora jotzeko errekurtsoa (NA-6670-W matrikula duen ibilgailuari dagokiona), egintza hori Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita hamaikan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 2002ko otsailaren 25ean emandako 708 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.5. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 01-2731 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, José Antonio Ciganda Gorraiz jaunak jarri zuen, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko maiatzaren 7an agindu zuen premiamenduzko-probidentziaren aurka (780222/00 zenbakia duen udal espedientea). Hona haren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"708 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita bostean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Lehen Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 01-2731 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoa, José Antonio Ciganda Gorraiz jaunak aurkeztu du errekurtsoa, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko maiatzaren 7an agindu zuen premiamenduzko-probidentziaren aurka (780222/00 zenbakia duen udal espedientea).

I.-Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu da Iruñeko Udaleko Alkatetzak eman duen premiamenduzko-probidentziaren aurka, interesatuak 780222/00 zenbakia duen zehapen-espedienteari dagokionez trafikoko isun baten munta borondatezko epean ez ordaintzeagatik. Errekurtsogileak bere ustez aplikagarriak diren oinarri juridikoak alegatu ditu eta, bukatzeko, Auzitegiari eskabidea egin dio probidentzia deuseztatu dadin.

2. Auzitegi honetako lehendakariaren probidentziaren bitartez, errekurtsoa igorri zaio aipatu udalari, administrazio espedientea edo haren kopia dilijentziatua igor dezan, harekin batera bertaratzeko egin zaizkion jakinarazpenak erantsiz, eta, egoki jotzen badu, errekurritutako egintza justifikatzeko txostena edo alegazioak ere igor ditzan; udalak bi betebehar horiek bete ditu.

II.-Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udalak premiamenduzko prozedura batean egin duen jarduketa legezkoa den ala ez ebatzi behar da errekurtso honetan.

Gaia argitzeko esan behar da auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, Dirubilketari buruzko Lege Orokorraren 138. artikuluan eta abenduaren 20ko 1684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 99. artikuluan dago. Bada, xedapen horien arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) ordainketa; b) preskripzioa; c) gerorapena; d) likidazioaren arauzko jakinarazpenik eza; e) prozedurari hasiera ematen dion ziurtagiriaren edo agiriaren formazko akatsa; eta f) premiamendu-probidentziarik eza. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 B.E.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 B.E.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamenduzko prozeduraren helburu bakarra Herri Ogasunarekiko zorrak edo muntak, borondatez ordaindu ez direnak, nahitaez edo derrigorrez ordain daitezen lortzea dela. Horiek dira prozeduraren dagokien unean, eta ez ordaindu ez direlako nahitaez betearazi behar direnean, aurkatu behar diren egintza nagusiak.

Bigarrena.-Espedientea aztertuz gero ez da baieztatzen 99. artikulu horren 1.b) idatz-zatian ezarri dena bete dela ez delako espedientean azaltzen bidezko zehapen-ebazpena era egokian jakinarazi zaionik interesatuari, hau da, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58. eta 59. artikuluetan ezarri dena betez, eta zehatzago esateko, posta ziurtatua erabiliz ediktu bidezko argitalpena egin aurretik (hain zuzen ere otsailaren 9ko 19/01 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Iruñeko Udaleko ediktuen oholtzan jarrita) 2000ko azaroaren 16an eta 20an zehapena jakinarazteko egin ziren ahaleginak, non-eta Comedias kalea, 4, 4.a, Iruñea, ez ziren ordu desberdinetan egin (lehenengoa 11:30etan eta bigarrena 12:15etan), hau da, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko Legearen 59. artikuluaren 2. idatz-zatian ezarri dena bete gabe. Beste alde batetik, esan behar da egin zen argitalpen horrek ez dituela aurreko akatsak estaltzen edo ongitzen eta, ondorioz, ez dela eragingarria.

Guztiengatik, 1996ko urriaren 11ko eta urriaren 18ko Auzitegi Gorenaren epaiak, hurrenez R.Ar. 7262 eta R.Ar. 7277 aipatzen ahal dira, hurrenez hurren: "prozesatzeko lege edo organo igorle eta alderdien (jakinarazpenak, deialdiak, agindeiak, eta abar) arteko jakinarazpenen inguruko prozedura guztien helburu bakarra errealitatean ezagutza hori gauzatu egin dela bermatzea baino ez da edo, fikzio juridikoan, hori gertatu egin dela edo ez inguruabar jakin batzuetan. kopia edo aldaki bat ematea, jasotzaileak sinatzea, horren identitatea, edo ediktuen argitalpena eta abar kanpoko zeinuak baino ez dira eta, nolabait, ezagutza egon dela adierazten dute edo hori ematen dute aditzera eta hori defendatzeko eskubideari dago lotuta eta, ondorioz, berme osoekin egin behar da"

Bestalde, zehapena ezartzeko egintza preskribatuta zegoen eta hori ofizioz antzeman behar zen, arestiko epai horietan adierazi denaren ildotik jarraiki "ezin zaizkie preskripzioaren etete-ondorioak eman formazko akatsak dauzkaten edo eraginik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei". Bidezkoa da, horrenbestez, errekurtso hau baiestea eta hemen aurkaturiko premiamenduzko-probidentzia deuseztatzea.

Hori guztia dela eta, Auzitegiak,

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa dela eta baietsi egin dugula goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun baten munta betearazpidez biltzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko maiatzaren 7an agindu zuen premiamenduzko-probidentziaren aurka aurkeztutakoa (780222/00 zenbakiko zehapen-espedientea); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita hamaikan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko apirilaren 11n emandako 1.340 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-4502 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Fernando Elizalde Zorroza jaunak jarritakoa, trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidetzako bidetik erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboko buruak 2001eko irailaren 3an emandako bahitura-dilijentziaren aurka (40026/99 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1.340 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hamaikan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-4502 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Fernando Elizalde Zorroza jaunak jarri du errekurtsoa, trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidetzako bidetik erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboko buruak 2001eko irailaren 3an emandako bahitura-dilijentziaren aurka (40026/99 zenbakiko udal espedientea).

I.-Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak emandako bahitura-dilijentzia baten aurka jarri da. Bada, horren bidez, 12.538 pezetako (75,35 euro) munta bahitu zaio, zerga itzulketaren kontzeptuan, Nafarroako Gobernuak Fernando Elizalde Zorroza jaunari aintzatetsita zizkionetatik. Zorraren jatorria 40026/99 zenbakiko zehapen-espedientearen ildotik gauzatu zen trafikoko isun baten zenbatekoa borondatezko epean ez ordaintzearen ondorioz Iruñeko Udalak interesatuaren aurka agindu zuen premiamenduzko-probidentzia izan da. Errekurtsogileak beraren iritziz kasuari aplikatu behar zaizkion oinarri juridikoak azaldu ditu, eta azkenik, berari betearazpidez ordainarazi izana ez dela bidezkoa adierazteko erregutu dio Auzitegiari.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketa bidezkotzeko aurrekariak dituen espedientea igorri du (40026/99 zenbakia duen zehapen-espedientea) eta, aldi berean, errekurritu den egintzaren legezkotasuna defendatzeko txostena aurkeztu du.

II.-Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Premiamenduzko prozeduretan, ondasunak bahitzeko erabakiak prozeduraren helburua betetzeko bitartekoak dira, baina beti ukitzen dituzte ezinbestean ondasunen titularren eskubideak, eta horregatik erabateko nortasuna dute eta berariazko errekurtsoa jartzen ahal zaie, baina horrek ez du esan nahi errekurtsoaren bitartez edozein motatako arazoak planteatzeko bidea dagoenik, "baizik eta aurkatutako egintzaren eta haren xedearen arteko kongruentziari dagozkion arazoak soilik" (1992ko azaroaren 10eko AGE, 8675 BE) (.) premiamenduzko-prozeduraren barruan eztabaidatu ezin den kontuan da (.) likidazioen arauzko jakinarazpena ez egitea, eta hori konpontzeko era bakarra premiamenduzko-probidentzia aurkaratzea da, baina ez hortik aurrerako egintzak aurkaratzearekin baldin eta hura irmoa bada", esaten du epaiak, eta horrek guztiak hala ere, ez du galarazten interesatuak, aipatu Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorreko 99.2 artikuluaren babesean, premiamenduzko probidentziarik ez izatea salatzeko daukan eskubidea, halakorik gertatu bada; abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretua.

Bestalde, bahitura-dilijentzia, jakina denez, aurrez agindutako beste egintza bat (bahitura-probidentzia) betearazteko bitarteko hutsa da (TEACen 1996ko urriaren 24ko Ebazpena 1639 B.E.), eta bitartekoa izateagatik (edo izapide hutsa, Extremadurako JANen 1991ko otsailaren 25eko Epaiaren arabera), eskuarki ezin da haren aurkako errekurtsorik jarri jurisdikzioaren aurrean, eta Auzitegi honetan ere ezin da haren aurka gora jotzeko errekurtsorik jarri. Hala ere, badago horrelako egintzen aurka egiterik, "azken buruan, egintzak indarrean iraunez gero interesatua babesik gabeko egoeran geratuko dela antzematen bada" (AGren 1997ko apirilaren 19ko Epaia -3151 B.E.-).

Bigarrena.-Espedientean dauden agiriak azterturik, hau ikusi dugu: a) orain errekurritu den bahitura-dilijentziaren zioa premiamenduzko-probidentzia izan zen (errekurtsogileari 2001eko urtarrilaren 12an jakinarazi zitzaiona, hain zuzen ere jakinarazlearen bitartez -Alicia Baigorri Blanco andrea, NAN zenbakia: 33.449.001- eta bi lekuko egon ziren -Virginia Del Río Aróstegui andrea, NAN zenbakia: 72.688.719 eta, Fátima Bienes andrea, NAN zenbakia: 72.678.591-; eta interesatuak berak jaso eta sinatu zuen), eta hori irmo eta adostua bihurtu zen ez zelako eraz eta sasoiz errekurritu (aukera zuen Iruñeko Udalean birjarpenezko errekurtsoa aurkezteko jakinarazpena egin eta hilabeteko epearen barruan, edo administrazioko auzibideetarako jurisdikzioan, hurrengo bi hileen barruan), eta, ondorioz, desagertu egiten dira aipatu den probidentzia horri buruzko zioak eta horren aurreko jarduketa guztiei buruzkoa (1992ko abenduaren 19ko ANE, 9872 GJE); b) premiamenduaren xedea ziren zorrak jakinarazi ondoren eta Dirubilketari buruzko Erregelamenduaren 108. artikuluan ezarri den epea igaro ondoren, Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak bahitura-probidentzia eman zuen eta horren bidez zordunaren ondasunak trabatzeko agindua eman zen, zorraren printzipala, korrituak, premiamenduagatiko errekargua eta kostuei aurre egiteko besteko muntan alegia; c) interesdunak aukera izan zuen zorraren abal bat edo fidantza bat aurkezteko, hura ordaintzeko epea luzatzeko edo zatikatzeko eskatzeko, bai eta bahitzeko beste ondasun batzuk seinalatu ahal izan zituen, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 113.1.d) artikuluak aipatzen dituen terminoetan (abenduaren 20ko 1684/90 E.D.), baina ez zuen hori egin; d) Administrazioak zordunaren ondasun jakin batzuk eta horiek bahitzeko ez zen beharrezkoa izan haren helbidean sartzea (zerga itzulketa) eta, aipatu Erregelamenduaren 115. artikuluak agintzen duen moduan; eta e) bahitura-dilijentzia interesatuari behar bezala jakinarazi zitzaion (Bilketari buruzko Erregelamendu Orokorreko 121.1.d) artikulua). Ondorioz, Auzitegi honek ez du interesatuaren babesgabeziarik antzeman.

Hirugarrena.-Halaber, ezin da antzeman, kasu zehatz honetan, preskripzioaren institutu juridikoa gertatu denik. Gai horri dagokionez esan behar da Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132.1. artikuluan ezarri denaren ildotik, ondokoa: "Arau-hausteak eta zehapenak ezarri dituzten legeetan ezarri denaren arabera preskribatuko dira"; eta arau horrek, kasu honetan Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 81.2 artikuluak ezarri duenera eraman gaitu. hain zuzen ere: "zehapenak, behin irmo direnean, urtebeteren buruan preskribatzen dira, eta hori burutzeko diren jarduketekin baino ez da etengo preskripzio hori". Hori dela eta, hauxe gogorarazi behar dugu: isuna: Beste alde batetik, 30/1992 Legearen 132.3. artikuluak ondokoa dio: "Zehapenak preskribatzeko epea ebazpen zehatzailea irmoa den lehen egunaren biharamunetik hasita zenbatu behar da. Preskripzioa eten egingo da interesatua jakitun dagoela zehapen prozedura hasten denean eta preskripzioaren epea berriz hasiko da baldin eta zehapen-espedientea hilabete baino epe luzeagoan etenda badago ustezko erantzuleari egotzi ezin zaizkion zioengatik ".

Aurrean adierazi den hori guztia kontuan hartuta, esaten ahal da kasu honetan zehapenaren preskripzioaren epea eten egin zela premiamendiuzko-probidentziaren jakinarazpenarekin (2001eko urtarrilaren 12an), eta, ustezko arau-hausleari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik berriz ere manuzko epea igaro zela hil bat baino gehiagoan etenda egon zelako, gero berriz eten zela administrazioaren hurrengo egintza baliodun eta eragingarriarekin (bahitura-dilijentziaren jakinarazpena, 2001eko urriaren 10ekoa, eta hori premiamenduzko-probidentziarekin geratu zen bezala, interesatuak berak jaso zuen), beraz, ezin zen osatu.

Ondorioz, interesatuak alegatu dituen aurkaratzeko zioak desagertu egin dira eta uste dugu errekurritu den bahitura-dilijentzia hori erabat datorrela bat zuzenbidearekin eta, ondorioz, ezetsi egiten dugu errekurtsoa.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu gora jotzeko errekurtso hau, Iruñeko Udaleko Biltzaile Exekutiboaren bahitura-dilijentziaren aurka jarri dena (40026/99 zenbakia duen zehapen-espedientea); ekintza hori baieztatu egin da, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita hamaikan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko apirilaren 10ean emandako 1.292 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-4528 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Luis Mariñelarena Lozano jaunak jarri zuen, trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udaleko Biltzaile Exekutiboak 2001eko abuztuaren 20an emandako bahitura-dilijentziaren aurka (500323/99 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1.292 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hamarrean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 01-4528 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Luis Mariñelarena Lozano jaunak jarri zuen errekurtso hori, trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udaleko Biltzaile Exekutiboak 2001eko abuztuaren 20an emandako bahitura-dilijentziaren aurka (500323/99 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Udaleko Biltzaile Exekutiboak 2001eko abuztuaren 20an emandako bahitura-dilijentziaren aurka (500323/99 zenbakiko udal espedientea). Horren bidez dekretua eman da bahitura eragingarria egiteko, hau da, zorraren printzipala, premiamenduagatiko errekargua, korrituak eta kostuak estaltzeko kopuru nahikoa izanen duena. Kasu jakin honetan Nafarroako Gobernuak interesatuaren alde aintzatetsita dituen zerga itzulketa, dirulaguntza eta kredituetan gauzatzen dena; hau guztia trafikoko arau-hauste bat egiteagatik ezarri zitzaion isunaren munta borondatezko epean ez ordaintzeagatik hasi zen premiamenduzko-espedienteagatik da (500323/99 zenbakiko zehapen-espedientea). Errekurtsogileak, bere ustez aplikagarriak diren oinarri juridikoak alegatu ditu eta, bukatzeko, Auzitegiari eskabidea egin dio betearazpidetzako bidea bidezkoa ez dela adieraz dezan.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

II.-Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Premiamenduzko prozedura batean ondasun jakin batzuk bahitzeko erabakia tresna bat baino ez da prozedura horrek helburu duena lortzeko, baina ezin ukatuzko eragina du ondasun horien jabeen eskubideen gainean. Horrek berez daukan pisuarengatik, babes errekurtso independentea jartzen ahal da erabaki horren aurka; horrek ez du esan nahi bide horretatik denbora mugarik gabeko aukera bat zabaldu denik mota guztietako arrazoiak planteatzeko; izan ere, aukera hori zabalik dago "bakar-bakarrik ekintzak duen helburuarekin bat ez datozen ekintzei dagokienez" (AGren 1992ko azaroaren 10eko epaia, R. Ar. 8675). Horrek, hala ere, ez du galarazten interesatuak, aipatu Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorreko 99.2 artikuluaren babesean, premiamenduzko probidentziarik ez izatea salatzeko daukan eskubidea, halakorik gertatu bada; abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretua.

Bestalde, jakina da bahitura dilijentzia guztiak aurreko egintza bat betetzeko egintzak direla, ez besterik (TEACen 1996ko urriaren 24ko ebazpena -R.Ar. 1639), eta lehenbizikoak bigarrenaren aurretik dagoela eta hura justifikatzen duela (bahitura probidentzia); horrek, printzipioz, tresna izaera duenez (edo tramite hutsezkoa, Extremadurako Auzitegi Nagusiaren 1991ko otsailaren 25eko epaia), ezin da jurisdikzio errekurtsorik aurkeztu, ez eta, horren ondorioz, Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsorik ere. Hala eta guztiz ere, horrelako egintzak aurkatzeko aukera "azken finean, egintza horiek interesdunarengan sor dezaketen indefentsio egoeraren baitan daude" (Auzitegi Goreneko Epaia, 1997ko apirilaren 19koa -R. Ar. 3151-).

Bigarrena.-Udalak bidali dituen agiriak ikusirik, ikusten ahal da orain errekurritu den bahitura-dilijentzia Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko urtarrilaren 10ean eman zuen premiamenduzko-probidentzia bat izan zela: horri dagokionez ezin da baieztatu interesatuari behar bezala jakinarazi zaionik, hau da, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak (4/1999 Legearen bidez aldarazia) 58 eta 59. artikuluetan xedatutako eran jakinarazi zaionik, eta esan behar da lehenago aipatu dugun Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 99.2 artikuluan azaltzen den zioa erabiltzen ahal dela bahiturari aurka egiteko.

Zehazki, ez dago jasorik bigarren jakinarazpen saioa egin zenik (lehenengo saioaren ondorengo hiru egunetan, eta ordu desberdinean, goian aipatu legearen 59.2 artikuluaren arabera horrela jokatu behar baita honelako kasuetan, hots, ez interesatua ez interesatuaren ordezkaria ez den pertsona batek bere burua identifikatzeari eta jakinarazpena hartzeari uko egiten dionean) ediktua argitaratu aurretik edo jakinarazpena errefusatutzat eman aurretik.

Gainera, zehapena preskribaturik zegoen eta inguruabar hori ofizioz aintzatetsi behar izan zen; izan ere, izan ere, jurisprudentziak behin eta berriz ohartarazi duen bezala, "ez dago preskripzioa eteteko indarrik egozterik formazko akatsak dituzten edo eraginkortasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei" (Besteak beste, AGren 1996ko urriaren 18ko Epaia -7277 E.Ar.-). Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa baiestea eta aurkatutako bahitura-probidentzia deuseztatzea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu gora jotzeko errekurtso hau, Iruñeko dirubiltzaile exekutiboak emandako bahitura-probidentzia baten aurkakoa (500323/99 zenbakiko zehapen espedientea); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita hamaikan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko martxoaren 5ean emandako 840 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-4542 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Daniel Martínez Ollo jaunak jarri zuen, debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko urriaren 31n eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka (391339/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"840 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren bostean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-4542 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Daniel Martínez Ollo jaunak jarri du errekurtso hori, debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko urriaren 31n eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka (391339/01 zenbakiko udal espedientea).

I.-Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak (Iruñeko Alkatetzak hari eskuordetu baitzion zehatzeko ahalmena, 1999ko abuztuaren 20ko 104 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen ebazpenaren bitartez) isuna ezartzeko eman zuen zehapen-ebazpen baten aurka. Isun hori 16.000 pezetakoa izan zen (96,16 euro) eta trafikoko arau-haustea egiteagatik ezarri zen, alegia, merkatugaien zamaketa lanak egiteko erreserbatuta dagoen aldean, jarduera horretarako ordutegiaren barruan, ibilgailu bat era ez egokian estazionatzeagatik (Olite kalea, 4), antolamendu juridikoa urratuz. Interesatuak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarriak alegatu ditu, eta azkenik, zehapena deusezta dadila erregutu du.

2. Iruñeko Udalak Auzitegi honi espedientea igorri dio, bere jardunaren aurrekariak jasotzen dituzten agiriek osatua. Halaber, aurkaratu den egintzaren legezkotasunaren defentsarako txostena aurkeztu du.

II.-Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Preskripzioa deritzon figura juridikoak, jakina denez, Konstituzioko segurtasun juridikoaren printzipioa du bere izateko arrazoia eta justifikazioa. Ustezko arau-hauslearen alde dihardu, Administrazio zehatzailearen geldotasuna, axolarik eza edo utzikeria zigortuz, bidezkoa denean.

Martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegileak, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onetsi zuenak (martxoaren 24ko 5/1997 Legearen bidez eraldaturik), 81.1. artikuluan ondokoa xedatzen du: "Arau-hauslea zehatzeko ekintza hiru hilabeteren buruan preskribatzen da, arau-haustea egiten den egunetik hasita. Preskripzio-epe hori eten eginen da Administrazioak edozein jarduketa egiten duenean, baldin eta salatua jarduketa horren jakitun bada, edo Administrazioak salatuaren identitatea nahiz helbidea jakiteko jarduketaren bat egiten duenean, edo 78. artikuluan ezarritako eran jakinarazpena egiten denean".

Beste alde batetik, preskripzio-epea eten egiten da Administrazioak edozein jarduketa egiten duenean, salatua horren jakinean dagoela; edo salatuaren identitatea eta helbidea jakiteko jarduketaren bat egiten duenean bere bulegoetatik kanpo. Halaber, epea eten egiten da Erregelamendu honen 11. artikuluan adierazitako moduan jakinarazpena egiten denean.

Preskripzio-epea berriro hasiko da aurrera egiten prozedurak hilabete baino luzaroago geldirik irauten badu salatuari ezin egotzi zaizkion arrazoiengatik".

Ondore horretarako, Guztiendako Administrazioko Prozedurari buruzko Legearen 59.2. artikuluan ondokoa ezarri da: "Baldin eta ezin badu inork jakinarazpena jaso, inguruabar hori islatuko da espedientean eta, horrekin batera, jakinarazpenaren ahalegina egin den eguna eta ordua. Ahalegin hori beste behin errepikatuko da, beste ordu baten, hurrengo hiru egunen barruan".

Udalak Auzitegi honi igorri dion dokumentazioan ikusten ahal da interesatuari berari ordezko ediktuaren argitalpena egin aurretik zehapen-ebazpena jakinarazteko zuzenean egin diren arrakastarik gabeko bi ahaleginak 5 minutuko aldearekin baino ez direla egin (lehenengoa 2001eko ekainaren 28ko 11:25etan, eta bigarrena urte bereko uztailaren 2an, 11:22etan), eta, ondorioz, ez da bete Guztiendako Administrazioko Prozedura arautzen duen Legearen 59.2. artikulu horretan ezarri dena eta, ondorioz, ez daude era baliagarrian eginda eta ez dute indarrik manuzko epe hori eteteko, Auzitegi Gorenaren jurisprudentzian maiz azaldu denez, "ez dago preskripzioa eteteko indarrik egozterik formazko akatsak dituzten edo eraginkortasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei" (Besteak beste, AGren 1996ko urriaren 11ko eta 18ko epaiak, 7262 eta 7277 E.Ar., hurrenez hurren).

Hala, bada, horren guztiaren ondorioz, udal erakundeak igorri digun espedientea aztertu ondoren ikusten ahal da arau-haustea zigortzeko zehapena preskribatuta zegoela Bide Segurtasunari buruzko Legeak eta trafikoaren arloko zehapen-prozedurari buruzko Erregelamenduak 81.1 artikuluan eta Erregelamenduaren 18.1 artikuluan, hurrenez hurren, ezarritakoaren arabera, salatu den gertaera hori, salaketaren orrian esaten denaren arabera, 2001eko maiatzaren 14an gertatu zelako eta ez da azaltzen preskripzioa eteteko inolako jarduketarik (jakinarazpen pertsonalak egiteko ahaleginak akastunak izan ziren, adierazi den bezala) harik eta errekurtsogileari 2001eko azaroaren 5ean zehapen-ebazpenaren jakinarazpena egin arte, hau da, lege horrek ezarri dituen hiru hileak igaro ondoren. Beraz, zehapena preskribatuta zegoen eta ofizioz antzemako kontua zen eta, ondorioz, bidezkoa da honako gora jotzeko errekurtso hau baiestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu gora jotzeko errekurtso hau, trafikoko arau-haustea egiteagatik ezarri zen isunari dagokionez Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak emandako ebazpen baten aurkakoa; egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita hamaikan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko martxoaren 4an emandako 824 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-4972 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Raúl Santiago Juandeaburre Lacasta jaunak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko martxoaren 19an emandako premiamendu-probidentziaren aurka (12311/00 zenbakiko udal espedientea). Auzitegi honen ebazpenaren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"824 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren lauan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Bigarren Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-4972 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Raúl Santiago Juandeaburre Lacasta jaunak jarri du errekurtsoa, trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko martxoaren 19an emandako premiamendu-probidentziaren aurka (12311/00 zenbakiko udal espedientea).

I.-Egitatezko aurrekariak:

1. Raúl Santiago Juandeaburre Lacasta jaunak, Auzitegi honetan 2001eko abenduaren 7an sartu zen idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko martxoaren 19an emandako premiamendu-probidentziaren aurka (12311/00 zenbakiko udal espedientea).

2. Auzitegi honen 2001eko abenduaren 13ko probidentziaren bitartez (urte eta hil horretako 14an jakinarazi zen), eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan agindutakoa betetzeko, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak xedatutakoa betez, Iruñeko Udalari igorri zitzaizkion errekurtsoa eta harekin batera doazen dokumentuak, eta hilabeteko epea eman zitzaion idatziz txosten bat edo alegazioak eta errekurritutako ebazpena justifikatzeko egoki jotzen zuen dokumentazio guztia aurkezteko.

3. Izapidea betez, Iruñeko Udalak txostena eman zuen eta gorri sarrera eman zitzaion 2002ko otsailaren 26an; hartan, ondokoa azaltzen zuen: prest zegoela errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko; bestalde, errekurtsoari hasiera eman zion egintzaz mantendutako irizpidea aldatzeko nolako arrazoiak izan zituen azaltzen zuen.

II.-Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Arestian aipatu den Erregelamenduaren 20. artikuluari jarraituz, errekurritutako ebazpenak edo erabakiak hartu dituzten agintariek edo udalek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute txosten baten bitartez, errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko prest baldin badaude, betiere irizpidez aldatzeko izan dituzten arrazoiak azaltzen badituzte.

Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi baitu errekurtso honetatik ondorioztatzen direnak betetzeko prest dagoela eta prozedura aurrera eramateko Erregelamenduaren 20. artikuluaren 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretako kasuak gertatu ez direnez, bidezkoa da errekurtsogileak aurkeztutako asmoak betetzeko behar den ebazpena ematea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi egin behar dela eta baiesten dela Raúl Santiago Juandeaburre Lacasta jaunak jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko martxoaren 19an emandako premiamendu-probidentziaren aurka jarri zuena (12311/00 zenbakiko udal espedientea); beraz, egintza hori deuseztatu egin behar dugu eta deuseztatu dugu antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita hamaikan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5. artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko otsailaren 26an emandako 731 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-5004 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Francisco Javier Lozano Porras jaunak jarri zuen, trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko urriaren 22an emandako premiamenduzko-probidentziaren aurka (4131/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"731 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita seian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 01-5004 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Francisco Javier Lozano Porras jaunak jarri zuen errekurtso hori, trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko urriaren 22an emandako premiamenduzko-probidentziaren aurka (4131/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko urriaren 22an emandako premiamenduzko-probidentziaren aurka. Probidentzia hori Iruñeko Udalak agindu zuen, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko 1990eko martxoaren 2ko Legearen (BSL) kontrako arau-hauste batengatik ezarri zen isuna borondatezko epean ez ordaintzeagatik, hain zuzen ere 4131/01 zenbakia duen zehapen-espedientean. Errekurtsogileak bere iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deusezta dadila erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

II.-Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, indarrean dagoen abenduaren 20ko 1.684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean dago, hau da, uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsi dena (hurrengo abuztuaren 10eko 97 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean), eta horren 87. artikuluan hau ezarri da: "Premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) zorra ordaintzea edo iraungitzea; b) preskripzioa; c) geroratzea; d) likidazioaren jakinarazpenik ez egitea edo hura etetea". Zio horiek abenduaren 20ko 1684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen Bilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean biltzen da eta zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 B.E.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 B.E.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena.-Udalak bidali dituen agiriak ikusirik, ikusten ahal da aztergai dugun kasuan Bilketari buruzko Erregelamenduko 89. artikulu horretako 1.d) artikuluan ezarri den kasua gertatu dela, espedientean ez delako inon azaltzen bidezko zehapen-ebazpena era egokian jakinarazi zitzaionik errekurtsogileari, hau da, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 58. eta 59. artikuluetan ezarri dena betez (azaroaren 26ko 30/1992 Legea). Zehatzago, esaten ahal da ez dela eraso zehapena jakinarazteko Posta Zerbitzuaren bidez egin ziren bi ahaleginak, 2001eko maiatzaren 21ean eta 23an, ez zirela "ordu desberdinetan" egin, hau da, lege horren 59.2. artikuluan ezarri dena bete gabe (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak eman dion idazkuntzan).

Bestalde, zehapena preskribaturik zegoen eta inguruabar hori ofizioz aintzatetsi behar izan zen; izan ere, izan ere, jurisprudentziak behin eta berriz ohartarazi duen bezala, "ez dago preskripzioa eteteko indarrik egozterik formazko akatsak dituzten edo eraginkortasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei" (Besteak beste, AGren 1996ko urriaren 18ko Epaia -7277 E.Ar.-). Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa baiestea eta aurkatutako premiamenduzko-probidentzia deuseztatzea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu gora jotzeko errekurtso hau, trafikoko isun baten zenbatekoa betearazpidez kobratzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak emandako premiamenduzko-probidentzia baten aurkakoa (4131/01 zenbakiko zehapen espedientea); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita hamaikan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Iragarkiaren kodea: