93. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA ELIKADURA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 eta 135. artikuluetan aurreikusiriko jakinarazpena egitea, alegia, Ramón Jiménez Jiménez jaunari azaleretarako laguntzak (2000/2001 kanpaina) arautzen dituen Europako araudia hausteagatik irekitako 13/2001-SUP zehapen espedientearen Foru Aginduari buruzkoa. Beraz, aipatu Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzen da honen bidez.

"EBAZPENA, 2002ko apirilaren 29koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak emana, Ramón Jiménez Jiménez jaunari 13/2001-SUP zehapen espedientea irekitzen diona, azaleretarako laguntzak (2000/2001 kanpaina) arautzen dituen araudiaren ustezko hausteagatik.

Ikusirik 2000/2001 kanpainarako azaleretarako laguntzei buruzko 9498. espedientea, Ramón Jiménez Jiménez jaunak hasia.

Azterturik aipatu espedientean dagoen dokumentazioa, eskabidea, kontrol administratiboak eta gorabeheren gutunak bereziki.

Ikusirik Etekinetarako Laguntzen Atalak eta Araugintza eta Koordinazio Juridikoaren Atalak emandako txostenak.

Honako hauek kontuan harturik: Batzordearen abenduaren 23ko (EEE) 3887/1992 Erregelamendua (eta ondoko aldaketak), arauak ezartzen dituena nekazaritza sektoreko Europako zenbait laguntza kudeatu eta kontrolatzeko sistema integratuaren aplikaziorako; abenduaren 10eko 1893/1999 Errege Dekretua (nekazaritzako produktu batzuetan ordainketak azaleraren arabera egiteari buruzkoa); Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 2000ko abenduaren 20an emandako Foru Agindua; eta ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legea (Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezartzen duena).

Aurretik esandako guztiak horrela, eta urtarrilaren 31ko 56/2000 Foru Dekretuaren Lehenbiziko Xedapen Gehigarriak esleitu dizkidan ahalmenak erabiliz (Nafarroako Foru Komunitatean FEOGA-Bermearen saileko laguntzen Erakunde Ordaintzailearen egitura, urriaren 6ko 274/1997 Foru Dekretuak ezarria, aldatzen duen Foru Dekretua).

EBATZI DUT:

1. Zuñigako Ramón Jiménez Jiménez jaunari 13/2001-SUP zehapen espedientea irekitzea, azaleretarako laguntzak (2000/2001 kanpaina) arautzen dituen araudiaren ustezko hausteagatik.

2. María José Arozarena Gómez andrea, Administrazio Publikoko teknikaria (adar juridikoa), instruktore izendatzea.

Instruktorearen izendapenaren kontra 30/1992 Legearen 29 artikuluan aurreikusitako errefusatzea aurkezten ahal da.

3. Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak du espedientea ebazteko eskumena, urtarrilaren 31ko 56/2000 Foru Dekretuaren Lehenbiziko Xedapen Gehigarriaren arabera (Nafarroako Foru Komunitatean FEOGA-Bermearen saileko laguntzen Erakunde Ordaintzailearen egitura, urriaren 6ko 274/1997 Foru Dekretuak ezarria, aldatzen duena).

4. Ebazpen honen berri ematea interesatuari, instruktoreari, Idazkaritza Teknikoari eta Nekazaritza eta Nezakaritzako Finantzaketaren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita bederatzian.-Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusia, Francisco Javier Enériz Olaechea.

KARGUEN PLEGUA

1.-Zehapen espedientea: 13/2001-SUP

Merkaturatzeko kanpaina 2000/2001

2.-Ramón Jiménez Jiménez jaunari hasia (Zuñigakoa).

3.-IFZ: 16.565.362.A

4.-Egotzitako gertakariak.

Lehenbizikoa.-2000ko martxoaren 29an, Ramón Jiménez Jiménez jaunak abeltzaintzako azalerako laguntza eta sarien aitormena aurkeztu zuen, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuan, 2000/2001 kanpainarako, eta bertan belarki-laboreetarako laguntzak eskatu zituen. Ekoizleak ez zuen deklarazioaren aldaketarik aurkeztu horretarako jarritako epean.

Prozedura informatikoa eta espedientearen lehenbiziko kontrol administratiboa eginik, ekoizleari jakinarazpen bat igorri zitzaion. Hartan, deklaratutako lurzatien zerrenda, beren katastroko erreferentziak eta informatikaren bidez datu horiek katastroko datuekin gurutzatzean izandako emaitza ageri ziren. Agerian zegoen lau lurzatiren kasuan bikoiztasuna gertatu zela, beste nekazari batzuek ere aurkeztu baitzituzten lurzati horiek. Bestetik, lurzati baten kasuan azalera katastrokoa baino handiagoa zen. Ekoizleak ez zion erantzun gorabeheren gutun honi.

Bigarrena.-Bikoiztasuna gertatutako lau kasuak argiturik (beste titular batzuen alde), eta beste kontrol batzuen emaitza ikusirik, 2001eko apirilaren 1ean beste jakinarazpen bat igorri zitzaion ekoizleari. Hartan lurzatien zerrenda bat zegoen, oraindik ere gorabeherak zeuden 22 lurzatiena hain zuzen. Gorabeherak hauek ziren: garagarra, gari biguna eta laborea kendua omen zituzten 20 lurzatitan zuhaitzak zeuden, beste bat beste espediente batean ageri zen eta beste bat ez zen existitzen katastroan. Interesatuak ez zuen erantzunik eman.

Hirugarrena.-Kanpainan zehar, aurrerakin gisa, Ramón Jiménez Jiménez jaunak 4.652,74 euro jaso ditu (774.151 pezeta), zerealagatik eta laboreak kentzeagatik.

Laugarrena.-Kontrolen ondorioz, Ramón Jiménez Jiménez jaunarentzako laguntzen espedientean honako irregulartasunak ikusi dira:

Laborantza mota: lehorreko lurreko zereala. Udalerria: Viana. Aitortutako azalera: 7,40. Azalera neurtua: 1,84. Aldea: >% 20.

Laborantza mota: laborea kendua, estali gabe. Udalerria: Viana. Aitortutako azalera: 4,40. Azalera neurtua: 3,46. Aldea: >% 20.

Laborantza mota: lehorreko lurreko zereala. Udalerria: Aguilar Kodeskoa. Aitortutako azalera: 50,44. Azalera neurtua: 31,70. Aldea: >% 20.

Zerealerako laguntzarako eskatutako Vianako azaleraren hiru laurdenetan ez dago ereinik zerealik, eta zuhaitzak daude. Aguilar Kodeskoko zerealaren kasuan, deklaratutako azaleraren % 37,15 baizik ez zaio lotzen araudiari; gainerakoan zuhaitzak daude.

Bosgarrena.-Eskatzaileak ez die erantzun gorabeheren gutunei eta ez du aldaketarik egin bere deklarazioan.

5.-Arau-haustearen tipifikazio eta kalifikazioa, eta horretarako aurreikusitako zehapena.

A) Araudi hauek aplikatuko dira:

A.1. Kontseiluaren maiatzaren 17ko (EE) 1251/1999 Erregelamendua, belarki-labore batzuen ekoizleei laguntzeko araubidea ezartzen duena.

A.2. Batzordearen 1999ko urriaren 22ko (EE) 2316/1999 Erregelamendua, zeinaren bidez xedapenak ezarri baitziren Kontseiluaren maiatzaren 17ko (EE) 1251/1999 Erregelamendua aplikatzeko (belarki-labore batzuen ekoizleei laguntzeko araubidea ezartzen duena).

A.3. Batzordearen abenduaren 23ko (EEE) 3887/1992 Erregelamendua, zeinak arauak ezartzen baititu nekazaritza sektoreko zenbait laguntza kudeatu eta kontrolatzeko sistema integratuaren aplikaziorako. Berme-laguntzetarako eskariak kontrolatzeko sistemak ezartzen dira.

A.4. Abenduaren 10eko 1893/1999 Errege Dekretua, nekazaritzako produktu batzuetan ordainketak azaleraren arabera egiteari buruzkoa.

A.5. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 1999ko abenduaren 20an emandako Foru Agindua, nekazaritzako zenbait produkturi azaleragatik ordaindu beharrekoari, nekazarien primei, nekazaritza eta ingurumen arloetako laguntzei eta eskualde behartsu batzuk konpentsatzeko kalteordainari buruzkoa.

A.6. Ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezartzen duena.

A.7. Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 130. artikulua, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzkoa, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua.

B) Tipifikazioa:

B.1. Batzordearen abenduaren 23ko (EEE) 3887/1992 Erregelamenduaren 9. artikuluak (arauak ezartzen dituena nekazaritza sektoreko Europako zenbait laguntza kudeatu eta kontrolatzeko sistema integratuaren aplikaziorako), ezartzen du azaleretarako laguntzen eskabidean deklaratutako azalera benetako azalera baino handiagoa denean, laguntzaren zenbatekoa kontrolean neurtutako azaleraren arabera ordainduko dela, eta benetako azaleraz gainekoa neurtuaren % 20tik goitikoa bada, ez da inolako laguntzarik emanen azaleretarako. Gainera, espres egindako deklarazio gezurrezkoa baldin bada, ekoizlea laguntza horien araubidetik kanpora geldituko da, 3508/92 (EE) Erregelamenduaren 1. artikuluko 1. idatz-zatiari jarraikiz, urte zibil horretarako eta hurrengorako, baztertu den eskabidean aipatutako azalera adinakorako.

B.2. Kontrol administratiboetan frogatutako gertakariak (deklaratutako azaleraren eta neurtutakoaren artean % 20tik goitiko aldea) abenduaren 23ko (EEE) 3887/1992 Erregelamenduaren 9. artikuluan ageri dira eta nahita egindako deklarazio gezurrezkotzat hartu daitezke. Arau-haustea, errutzat hartua, honela justifikatzen da:

B.2.1. Nekazariak bazuen irregulartasunen berri eskabidea sinatu aurretik, nekazari profesional eta arduratsu batek ezin hobeki ezagutzen dituelako ustiatzen ari den lurrak eta horietako laborantzak, lurrak bereak izan, errentan izan edo Zuzenbidean onartua dagoen beste edozein titulu izan.

B.2.2. Bikoiztutako lurzatiak eta existitzen ez diren laborantzak inolako arrazoirik gabe ageri dira eskabidean, eta titularrak ez ditu zuzendu datu faltsuak, ezta justifikatu ere, irregulartasunak zituzten finken egoera argitze aldera. Horrela, bada, iruzur egin nahi zuela frogatzen du nabarmen.

B.2.3. Beraz, Bikoiztutako lurzatiak eta existitzen ez diren laborantzak nahita jarriak dira, espres, bi helburuokin: ez dagozkion dirulaguntzak jasotzeko (kontrolik egin ez balitz dirua jasoko zuelako bere ez dituen lur batzuengatik eta egin gabeko laborantza batzuengatik), eta lurzatien benetako langileak dagozkion laguntzak jaso zitzan galaraztea.

B.2.4. Ekoizlea da, Administrazioaren aurrean, eskabidea aurkeztearen eta dirulaguntzetarako datuak benetakoak direla ziurtatzearen arduradun bakarra, borondatezkoa delarik laguntzak eskatzea.

B.2.5. Bereak ez dituen lurzati asko aurkeztea edo deklaratutakoaz besteko laborantzak dituztenak aurkeztea oztopo da kudeaketa organoarentzat. Kaltegarria da, gainera, gainerako eskatzaileentzat (atzeratzen dira ordainketak), eta horrek, bestetik, organo honi tramitazioan edo laguntzen kontrolean laguntzeko betebehar legala urratzen du.

B.3. Gertakari horiek guztiak arestian aipatutako araudiari begira azterturik, ondorio hau atera da: eskabidea ez datorrela bat egiarekin eta, beraz, gezurrezkoa dela bere edukia; ekoizleak ez duela bete bere betebeharra, hau da, ustiatzen dituen lurretarako laguntzak eskatzea, ez bestetarako, deklarazioan gezurrik esan gabe. Ondorioz, bada, bidezko da zehapena jartzea, 2000/2001 eta 2001/2002 kanpainetan azaleretarako laguntzetatik baztertzea bere deklarazioa.

6.-Zehapen proposamena

Horrengatik guztiagatik, zehapen espedientearen instruktoreak proposamen hau egin du:

6.1. Ramón Jiménez Jiménez jaunari (IFZ: 16.565.362-A) zehapen bat jartzea azaleretarako laguntzak (2000/2001 kanpaina) arautzen dituen Europako araudia ustez hausteagatik. Zehapena hauxe da: 2000. eta 2001. urte zibiletarako azaleretarako laguntzen araubidetik baztertzea. Horrek esan nahi du aipatu urteetarako dirulaguntzarik ez duela izanen eta itzuli beharko dituela 2000. urteko kanpainarako aurrerakin gisa hartutako dirua, hau da, 4.652,74 euro (774.151 pezeta) gehi kopuru horri dagokion korritu legala.

6.2. Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak du espedientea ebazteko eskumena, urtarrilaren 31ko 56/2000 Foru Dekretuaren Lehenbiziko Xedapen Gehigarriaren arabera (Nafarroako Foru Komunitatean FEOGA-Bermearen saileko laguntzen Erakunde Ordaintzailearen egitura, urriaren 6ko 274/1997 Foru Dekretuak ezarria, aldatzen duena).

6.3. Nekazaritza, abeltzaintza eta elikadura gaietan administrazioaren zehapen prozedura onesten duen abenduaren 9ko 369/1997 Foru Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, hamabost eguneko epea ematen zaio bere eskubideak defendatzeko egokiak iruditzen zaizkion alegazioak aurkezteko, datu, informazio edo dokumentuak eramateko eta egoki juzgatzen duen proba proposatzeko.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita bederatzian.-Instrukturoea, María José Arozarena Gómez.

Iragarkiaren kodea: a0206797