93. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluan aurreikusitako jakinarazpena egitea, hau da, jarduera sailkatuen gaineko arautegia urratzeagatik Fernando Janiz Oyaga jaunari ireki zaion 198/2001 zehapen espedientearen jakinarazpena; beraz, agindu honen bidez beteko da aipatu den lege horren 59.4. artikuluan xedatutakoa.

491/2002 FORU AGINDUA, martxoaren 27koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Fernando Janiz Oyaga jaunari -15.766.932 H- zehapena jartzen diona Hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legea urratzeagatik.

Fernando Janiz Oyaga jaunari irekitako 198/2001 zehapen espedientea aztertu da; espediente hori Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 24an emandako 1113/2001 Foru Aginduaren bidez ireki zitzaion, M.B. kamioi bat, 840 LS modelokoa eta 8333 BHF matrikulakoa, garbitu ondoko almidoi hondarrak botatzeagatik.

Karguen plegua jakinarazita, salatuak ez du bere aldeko alegaziorik aurkeztu hartarako zuen epean. Horregatik, bidezko da proposaturiko zehapena behin betiko bihurtzea.

Ondorioz, Hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/98 Legearen 4.2 artikuluari jarraikiz eta Zehatzeko Ahalmena Baliatzeko Prozeduraren Erregelamendua onetsi zuen abuztuaren 4ko 1398/93 Errege Dekretuaren 20. artikuluaren arabera,

AGINDU DUT:

1. Fernando Janiz Oyaga jaunari 300,51 euroko isuna jartzea egindako arau-hauste arinagatik, Hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legearen 34.4.c) artikuluan, 34.3.b) artikuluari dagokionez, ezarritakoari jarraikiz, hori guztia aipatu 10/98 Legearen 35.1.c) artikuluan adierazitakoarekin bat.

2. Isuna edozein banketxe edo aurrezki kutxatan ordaindu beharko da, horretarako ordain-gutun ofiziala erabiliz, Foru Agindu hau administrazio bidean irmo bilakatzen den egunetik hamabost eguneko epean. Epe hori iraganik, premiamenduzko bideari ekinen zaio diru-kopurua kobratzeko.

3. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazpenaren biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluen arabera.

4. Foru Agindu honen berri ematea salatuari, salatzaileari, Kontrol Administratiboaren Atalari eta Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hogeita zazpian.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0206551