93. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

AKATS ZUZENKETA, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Lan zuzendari nagusiak maiatzaren 14an emandako 456/2002 Ebazpenean. Hartan, Nafarroako "Bulegoak eta Langelak" sektoreko Lan Hitzarmen Kolektiboa argitaratzea erabaki zen (53/2002 zenbakiko espedientea).

Aipatu Ebazpenaren testuan oker bat badela oharturik, 2002ko ekainaren 7ko 69. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen, ondotik ematen da behar den zuzenketa.

10. artikuluan, hirugarren lerroaldean (5.007. orrialdea, lehen zutabea), honako hau dioen tokian: "La jornada será de trabajo real y efectivo. Las empresas que tuvieran acreditada una prestación neta inferior a la que se recoge en el presente artículo, la mantendrán como derecho adquirido o condición más beneficiosa, a título individual", honako hau esan behar du: "La jornada será de trabajo real y efectivo. Las empresas que tuvieran acreditada una jornada efectiva inferior a la que se recoge en el presente artículo, por la causa que fuere, la mantendrán como derecho adquirido o condición más beneficiosa, a título individual."

Iragarkiaren kodea: A0206787