93. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

108/2002 EBAZPENA, maiatzaren 30ekoa, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak emana, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiaren eta Nafarroako Ateneoaren arteko Lankidetza Hitzarmenaren testua onesten duena, Nafarroako Unibertsitateen Udako Ikastaroen II. edizioa, 2002, egin dadin.

Nafarroako Gobernuko Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiaren eta Nafarroako Ateneoaren arteko Lankidetza Hitzarmena, Nafarroako Unibertsitateen Udako Ikastaroen II. edizioan, 2002, egin gogo diren jarduerei buruz.

Iruñean, 2002ko maiatzaren 30ean.

Bildurik

Alde batetik, Pedro Pegenaute Garde jauna, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia.

Bestetik, Emilio Echavarren Urtasun jauna, Nafarroako Ateneoko burua.

Adierazi dute:

1. Unibertsitateak eta entitate kualifikatuek izan behar dutela Nafarroako herritarren jakintzarako eta kulturarako gogoa eta jakin-mina bizitu behar dituzten erakundeak. Horrela, jakinduria zientifikoaren muina izanen dira beti, baina bilatu beharra dute, bestetik, nafar guztiak jakintza-arlo guztietara hurbiltzea, etengabeko prestakuntza izan dezaten.

2. Horretarako baliabide egokia da udako ikastaroen eskaintza. Ikastaro horiek, gai askori buruzkoak, irekiak eta dinamikoak eta parte hartzeko bidea ematen dutenak, tresna egokiak dira giza prestakuntza osoan laguntzeko. Prestakuntza osoak, bestaldetik, aisialdiaren eta denbora librearen kulturan du batik bat bere lekua, pertsona janzteko eta aberasteko bide ezin hobea baita.

3. Giza harremanak eta espiritua lantzeko uda garai egokia izanik, erakunde zientifiko eta kulturalen eragin kulturala eta beren zerbitzua Nafarroa osora zabaldu beharra dagoela oharturik, Nafarroako Gobernuak, Iruñeko Udalak eta Caja Navarra Fundazioak Nafarroako Unibertsitateen eta beste erakunde batzuen Udako Ikastaroak bultzatu eta antolatzea erabaki dute lehen edizioan, eta jarraitzea bigarrenean.

4. Horrela, bada, Nafarroako erakundeen ekimena da, eta lehenbiziko aldiz gure komunitatean, modu orokor eta integratzailean bete du udan beti egon den jarduera falta. Orain, berritu egin da, Nafarroako Unibertsitatearen, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren, Iruñeko Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitatearen Zentro Elkartuaren, Tuterako Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitatearen Zentro Elkartuaren eta Culturas Millenium fundazioaren ahalegin eskuzabalari esker.

5. Udako Ikastaroen II. edizioak Unibertsitate bakoitzaren helburu berariazkoak betetzea du xede, eta horiekin batera, baliabide egokia da unibertsitatea eta beste entitate kultural batzuk Nafarroako gizartera hurbiltzeko eta, aldi berean, herritarrek unibertsitateak sortzen dituen hezkuntza eta kultur ondasunak eskuratu eta iristeko. Beste alde batetik, udako jarduera hauen bitartez, Nafarroako unibertsitateek beren bokazioa berretsiko dute, alegia, irekita egotea pertsonari prestakuntza etengabea eskaintzeko, kultur aniztasunari eta herritarren kezkei erantzuteko, eta, UNESCOk dioen bezala, hezkuntzak bere-berea duen ezaugarriari eusteko, hots, "hezkuntza bizitza osoan zehar izatea" (Delors txostena, 1996).

6. Nafarroako Gobernuko Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak planteamendu orokorra eginik eta koordinazioa antolaturik, jarduera erakargarriak egin nahi dira, mota askotakoak, jende talde desberdinen gogo eta kezkak asetzeko, eta, bestetik, ezinbestean, unibertsitate bakoitzaren autonomia errespetatzeko. Esan dezagun, bada, unibertsitate bakoitzak bere jardueren eskaintza eta programazioa agertu dituela, toki bakoitzeko organoek onetsiak. Nafarroako Gobernuak beste bi finantza-entitate eta entitate bultzatzaileekin batean, hau da, Caja Navarra Fundazioarekin eta Iruñeko Udalarekin, jarduerak, datak eta tokiak hautatu eta banatuko ditu.

7. Lankidetzarako Erabaki hau sinatzean eta ikastaroen babesle diren Nafarroako erakundeek sinatu Hitzarmenean ezarritakoa betez, dokumentu honetan jaso dira guztion arteko proposamenaren mamia eta gertaera bultzatu duten irizpideak, erakunde guztiak parte direla. Horrela, hasierako protokoloko helburu eta jarraibide guztiak hartuko dira kontuan eta erakundeen eta entitate laguntzaileen arteko harreman eta konpromisoak sendotuko dira.

ERABAKI DUTE:

1. Nafarroako Ateneoak antolatutako Udako Ikastaroetan lagunduko du Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Unibertsitateen Udako Ikastaroen II. edizioko 2002ko programaren plan orokorraren arabera. Ohorezko Komiteko buru Nafarroako Gobernuko lehendakaria izanen da, Miguel Sanz Sesma jauna, Komiteko buruorde Iruñeko Udaleko alkatea, Yolanda Barcina Angulo andrea, eta bertako kide Nafarroako Ateneoko burua, Emilio Echavarren Urtasun jauna.

2. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuak ordezkari hauek izanen ditu udako ikastaroetan:

Jesús Laguna Peña jauna, Hezkuntza eta Kultura kontseilaria.

Pedro Pegenaute Garde jauna, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia.

José Remigio Múgica Navarro jauna, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria.

Carmen Mier Gómez andrea, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiko goi mailako teknikaria.

3. Nafarroako Ateneoak konpromisoa hartzen du Nafarroako Unibertsitateen Udako Ikastaroen II. edizioan, 2002ko Plan Orokorrean aurreikusitako jarduerak burutzeko, programa honen arabera:

Jarduera:

Espainiako gerra zibila eleberrian eta zineman. Data: irailaren 9tik 15era. Tokia: Iruña.

4.cu8.Dokumentuz hornitutako txostena igorriko da Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusira, baita dosierra ere, egiten diren jarduera, ponentzia eta komunikazioei eta ateratzen diren azken ondorioen ebaluazioari buruz.

5. Nafarroako Ateneoak hartutako konpromisoen ordain gisa, Nafarroako Gobernuak 13.222 euroko laguntza eman dio aipatu jarduerak finantzatzeko. Behar diren egiaztagiriak aurkeztutakoan, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak dagokion transferentzia ekonomikoa eginen du, Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren Gastuen Aurrekontu indarduneko "Nafarroako Unibertsitateen eta beste entitate batzuen Udako Ikastaroak" izeneko 440000-43000-4810-422403 kontusailaren kargura, 2002ra luzatutako 2001eko aurrekontutik.

6. Hitzarmen honetan xedatutakoa behar den bezala bete dadin, segimendu batzorde bat eratuko da, hauexek osatua:

Nafarroako Gobernuaren izenean:

-Pedro Pegenaute Garde jauna, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia.

-José Remigio Múgica Navarro jauna, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria.

Nafarroako Ateneoaren izenean:

-Emilio Echavarren Urtasun jauna, Nafarroako Ateneoko burua.

-José María Aznar Altares jauna, Nafarroako Ateneoko kidea.

Eta adostasunaren adierazgarri, Lankidetza Hitzarmen hau sinatu dute lehentxeago esandako egunean eta tokian.

Nafarroako Gobernuaren izenean, Pedro Pegenaute Garde jauna, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia.

Nafarroako Ateneoaren izenean, Emilio Echavarren Urtasun jauna.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita hamarrean.-Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia, Pedro Pejenaute Garde.

Iragarkiaren kodea: A0206280