92. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 31

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I L L A T U E R T A

San Miguel industrialdeko D-4 lurzatiaren xehetasun azterlana behin betikoz onetsirik

Villatuertako Udalak, 2002ko maiatzaren 15ean egin osoko bilkuran, honakoa erabaki zuen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan ezarritakoari jarraituz:

1.-Behin betiko onestea industrialdeko plan partzialeko D-4 lurzatia berrantolatzeko xehetasun azterlana, Talleres Goldebi, S.L.k sustatua.

2.-Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Villatuertan, bi mila eta biko maiatzaren hogeian. Alkate udalburua, Silvia Larraona Urra.

Iragarkiaren kodea: a0205768