92. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 31

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S I B A R

E D I K T U A

Ondoko zerrendan heldu diren hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren likidazioen jakinarazpenak egiterik izan ez denez, ordezko jakinarazpena egiten da honako iragarki honen bidez, Udalaren iragarki oholean ere iragarkia jarriz, hori guztia Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluari jarraikiz.

Subjektu pasiboa: Aizpurua Oiz, Iñigo. Likidazio eguna: 2001-07-24. Espedientea: 2001-139. Zenbatekoa: 226,06 euro.

Subjektu pasiboa: Promociones Larreta, S.L.. Likidazio eguna: 2001-08-30. Espedientea: 2001-147. Zenbatekoa: 411,74 euro.

Subjektu pasiboa: Busto Ferraz, Javier. Likidazio eguna: 2001-07-11. Espedientea: 2001-165. Zenbatekoa: 213,02 euro.

Subjektu pasiboa: Halcón Ruiz de Alda, José. Likidazio eguna: 2001-11-7. Espedientea: 2001-176. Zenbatekoa: 136,37 euro.

Subjektu pasiboa: Lestado Bonafau, Angel. Likidazio eguna: 2002-01-11. Espedientea: 2002-4. Zenbatekoa: 7,64 euro.

Subjektu pasiboa: Aricuren Beriáin, Miguel. Likidazio eguna: 2002-03-6. Espedientea: 2002-13. Zenbatekoa: 73,32 euro.

Subjektu pasiboa: Samitier Arrarás, José Joaquín. Likidazio eguna: 2002-03-6. Espedientea: 2002-16. Zenbatekoa: 203,79 euro.

Ordaintzeko epea hogeita hamar egunekoa da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Epe hori iraganik, premiamendu bidez ekinen zaio kobratzeari.

Likidazio horien kontra ondoko errekurtsoetako bat, aukeran, paratzen ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza sustatu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen honen jakinarazpena jasotzen denetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko dagokion Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik aitzina, aldez aurretik haren organo egileari errekurritzeko asmoa eman ondoren, edota,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegian, hilabeteko epean ebazpen honen jakinarazpenetik aitzina.

Eguesen, bi mila eta biko maiatzaren hamazazpian. Alkatea, Ignacio Galipienzo Jiménez.

Iragarkiaren kodea: a0205766