92. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 31

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O Z A R

Hasierako onespena, Zortziko kalean fatxadak zaharberritzea arautzen duen udal ordenantzari

Berriozarko Udalak, 2002ko apirilaren 24an egindako bilkuran, besteak beste, ondoko erabakia hartu zuen:

Lehena.-Hasiera batez onestea Berriozarko Zortziko kaleko fatxadak konpontzea arautzen duen hirigintzako ordenantza.

Bigarrena.-Espedientea jendaurrean paratzea hogeita hamar egunerako, herritarrek eta bidezko interesa dutenek udal idazkaritzan azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Berriozarren, bi mila eta biko maiatzaren hamahiruan. Alkatea, Benito Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: a0205764