92. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 31

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E T X A U R I

La Fuente kaleko kontribuzio bereziak

Udalak, 2002ko apirilaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen kontribuzio bereziak ezartzea Etxauriko La Fuente karrika urbanizatzeko obrengatik. Horiek ezartzea eta eta eskatzea legezkoa da, onura izanen duen eremuko higiezinek izan behar duten balio igoeragatik.

Obrak jasan behar duen kostua 54.518,90 eurokoa da eta banatu behar den zenbatekoa 49.068,00 eurokoa, alegia, jasandako kostuaren ehuneko 90. Banaketa modulua: higiezinetako fatxadako metro lineala eta katastroko balioa, hirilurren gaineko kontribuzioari dagokionean.

Jendaurrera ateratzen da, 30 egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu eta biharamunetik, prozedura aztertu eta bidezko juzgatzen diren erreklamazioak aurkeztu ahal izateko.

Etxaurin, bi mila eta biko apirilaren hogeita lauan. Alkatea, Alexander Irujo Labiano

Iragarkiaren kodea: a0205911