92. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 31

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U Ñ U E L

Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik

Buñuelgo Udalak, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 101. artikuluan eta hurrengoetan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7. artikuluak betez, deialdi publikoa iragarri du, Buñuelgo Bake Epaitegiko bake epaile ordezkoaren kargu hutsa betetzeko.

Bake epaile izendatua izateko behar diren baldintzak dira, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 102. artikuluan agertzen direnetarik, lege berean 301. artikuluan karrera judizialean sartzeko ezartzen direnak, Zuzenbideko lizentziatua izan behar ez bada ere, baita 3/1995 Erregelamenduaren 13. artikuluan eta hurrengoetan ezartzen direnak ere.

Hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesatuek eskaerak aurkezten ahalko dituzte, Buñuelgo Udaleko erregistro orokorrean (Vicente Oliver kalea, 19, 31540 Buñuel). Eskaerei norberaren espedientea gehitu beharko zaio, titulazio akademikoa, esperientzia eta merezimenduak azalduz.

Buñuelen, bi mila eta biko maiatzaren hogeita batean. Alkate udalburua, Santiago Mayayo Chueca.

Iragarkiaren kodea: a0205910