92. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 31

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L L I N

Udal Planeko aldaketa behin betikoz onetsirik

Udalak, 2002ko maiatzaren 21eko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Allin Ibarreko Udal Planeko aldaketa puntuala, Aramendiko UE-1 unitateari dagokiona, Alen Andueza teknikariak sustatua eta María Puy López Lara andreak eta Francisco Javier Aramendía jaunak sustatua. Xedea da Aramendiko UE-1 unitatea puntualki aldatzea, haren kudeaketa errazteko. 4/94 Legearen 146.2 artikuluari jarraituz, behin betiko onespena Udalari dagokio, eta, beraz, behin-behineko onespena behin betiko bilakatu da.

Erabaki honen aurka errekurtso hauetariko bat jar daiteke, aukeran:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita; edonola ere, aldez aurretik eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahalko da erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Larrionen, bi mila eta biko maiatzaren hogeita batean. Alkate udalburua, Julio Jesús Osés Osés.

Iragarkiaren kodea: a0205908