92. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 31

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L L I N

Udal Planeko aldaketa behin betikoz onetsirik

Udalak, 2002ko maiatzaren 22ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Allin Ibarreko Udal Planeko aldaketa puntuala, Udal Planeko hirigintza arauetako 69. artikuluan, aisiako baratzezaintzarako eraikin eta instalazioak zehazteko parametroei dagokienez, udal teknikari Francés jaunak prestatua eta Allin Ibarreko Udalak berak sustaturik. 4/94 Legearen 127. artikuluari jarraituz, behin betiko onespena Udalari dagokio, eta, beraz, behin-behineko onespena behin betiko bilakatu da.

Erabaki honen aurka errekurtso hauetariko bat jar daiteke, aukeran:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita; edonola ere, aldez aurretik eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahalko da erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Larrionen, bi mila eta biko maiatzaren hogeita batean. Alkate udalburua, Julio Jesús Osés Osés.

Iragarkiaren kodea: a0205907