92. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 31

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

SAN ADRIAN

Haurtzaindegiko tasak, 2002-2003 ikasturterako, hasiera batez onetsirik

San Adriango Udalak, 2002ko maiatzaren 9an egin osoko bilkuran, hartu erabakiaren xedapen zatia, ondotik ematen da, osorik:

"1. Hasiera batez onestea tasak 2002-2003 ikasturtean haurtzaindegiko udal zerbitzu publikoa emateagatik, San Adriango "Santas Reliquias" haurtzaindegian. Haiek ezartzeko irizpidea da otsailaren 6ko 364/02 Ebazpena, Nafarroako Gizarte Ongizate Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana. Zerbitzuari dagokion gutxieneko kopurua zazpi ordukoa da, eskolatzea-jantokiarekin, eta tasak ondoko hauek dira, per capita errentaren arabera:

-3.005,06 euro bitarte(500.000): 42,07 euro (7.000 pezeta).

-3.005,07tik 4.808,10 euro bitarte (500.001etik 800.000 pezeta bitarte): 60,10 euro (10.000 pezeta).

-4.808,11tik 6.010,12 euro bitarte (800.001etik 1.000.000 pezeta bitarte): 96,16 euro (16.000 pezeta).

-6.010,13tik 7.212,15 euro bitarte (1.000.001etik 1.200.000 pezeta bitarte): 114,19 euro (19.000 pezeta).

-7.212,16tik 8.414,17 euro bitarte (1.200.001etik 1.400.000 pezeta bitarte): 132,23 euro (22.000 pezeta).

-8.414,17 eurotik aurrera (1.400.000 pezeta): 164,00 euro (27.287 pezeta).

2. Ondoko murriztapenak onestea, otsailaren 6ko 364/02 Ebazpenaren arabera:

Lehena.-San Adriango "Santas Reliquias" haurtzaindegian bi seme-alaba dituzten familiei % 50 murriztuko zaie bigarren umearengatik dagokien tarifa, eta hori ez da ezarritako tarifa txikiena baino txikiagoa izanen

Bigarrena-San Adriango "Santas Reliquias" haurtzaindegian hiru seme-alaba edo gehiago dituzten familiei % 50 murriztuko zaie bigarren umearengatik dagokien tarifa eta hirugarren eta ondorengo umeengatik ezarritako tarifa txikiena izanen dute.

3. Erabaki hau Udal Kontuhartzailetzari eta "Santas Reliquias" haurtzaindegiko zuzendariari igortzea, behar diren ondorioetarako.

4. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera igortzea, argitaratzeko, eta jendaurrean paratzea hogeita hamar egunerako, eta iragarki oholean paratzea, epe berean, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta erreklamaziok, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Aipatu epea erreklamazio, kexa edo oharrik jaso gabe iragandakoan, tasa horiek behin betiko onetsitzat joko dira".

San Adriánen, bi mila eta biko maiatzaren hogeita batean. Alkatea, Jesús Angel Mendaza Marrodán.

Iragarkiaren kodea: a0205914