92. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 31

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MURILLO EL CUENDE

2002ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak hasiera batez onetsirik

Murillo el Cuendeko Barrutiko Udalak, 2002ko maiatzaren 14an egin osoko bilkuran, legezko gehiengoa bildurik, hasiera batez onetsi zituen 2002. urteko aurrekontu arrunta eta bategina eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 276. artikuluari jarraikiz, espedientea udal idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunetan egon ere, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta interesa dutenek epe horretan egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Argitara ematen da orok jakin dezan.

Murillo el Cuenden, bi mila eta biko maiatzaren hamabostean. Alkatea, Angel Arnaudas Granell.

Iragarkiaren kodea: a0205913