92. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 31

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

J A U R R I E T A

Hasierako onespena Udal Planeko aldaketa puntualari

Jaurrietako Udalak, 2002ko maiatzaren 17ko osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea Udal Planeko 2. ordenantza partikularreko (OP2) 7. artikuluko 5. ataleko 2.1 puntua, Juan Carlos Arias Berrade jaunak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da udal idazkaritzan, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, interesatuek hura aztertu eta alegazioak aurkez ditzaten.

Jaurrietan, bi mila eta biko maiatzaren hogeita batean. Alkate udalburua, Jose Gabriel De Andres Esandi.

Iragarkiaren kodea: a0205920