92. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2002ko ekainaren 17koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, bide, ubide eta portuetako ingeniari bat administrazio araubidean eta aldi baterako kontratatzeko deialdia onesten duena. Lanpostua Foru Komunitateko Administrazioaren Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Herrilan Zuzendaritza Nagusiko Bide eta Eraikuntza Zerbitzuan aritzekoa da.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 2002ko ekainaren 17an emandako Ebazpenaren bidez, bide, ubide eta portuetako ingeniari bat administrazio araubidean eta aldi baterako kontratatzeko deialdia onetsi da. Lanpostua Foru Komunitateko Administrazioaren Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Herrilan Zuzendaritza Nagusiko Bide eta Eraikuntza Zerbitzuan aritzekoa da. Hona hemen dealdiaren:

O I N A R R I A K

1.-Deialdia egiten da bide, ubide eta portuetako ingeniari bat aldi baterako eta administrazio araubidean kontratatzeko, Foru Komunitateko Administrazioaren Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Herrilan Zuzendaritza Nagusiko Bide eta Eraikuntza Zerbitzuan aritzeko, zerbitzu horretan dagoen lanpostu betegabe bat aldi baterako bete nahi baita. Lanpostu huts hori urtarrilaren 22ko 15/2001 Foru Dekretuaren bidez sortu zen (Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa partez aldatzen duena; 18. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 2001eko otsailaren 7koa). Lanpostuak 6693 zenbakia du.

2.-Hautatutako izangaia administrazio araubidean kontratatuko da aldi baterako, honako hauetan xedatutakoari jarraikiz: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 88.b) artikulua eta hurrengoak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta bere erakunde autonomoetan langileak administrazio araubidean kontratazioa arautzen duen urtarrilaren 7ko 1/2002 Foru Dekretua, 2002ko ekitaldirako luzaturiko 2001eko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 19/2000 Foru Legearen 13. artikulua eta aplikagarriak diren gainerako arauzko xedapenak. Lanpostu horri dagozkion lansariak jasoko ditu, antzinatasunari, graduari eta familia laguntzari dagozkienak izan ezik.

Kontratuaren iraupena, kontratuak amaitzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta bere erakunde autonomoetan langileak administrazio araubidean kontratazioa arautzen duen urtarrilaren 7ko 1/2002 Foru Dekretuan ezartzen diren arrazoietarikoren bat gertatu arte izanen da.

Gainerako baldintzak kontratuan berean adieraziko dira, aipatu arauei jarraikiz.

Kontratatuari Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean alta emanen zaio eta hartan afiliatua geldituko da. Beraz, langilearen kontura izanen da dagokion kuota, hala nola PFEZren atxikipena, kasuan kasukoa.

3.-Izangaiek ondoren azaltzen diren baldintzak bete beharko dituzte:

a) Espainiarra, Europar Batasuneko herrialde batekoa edo Europar Batasunak egin eta Espainiak berretsitako Nazioarteko Itunen arabera langileen zirkulazio askea (Europar Batasunaren Eraketa Itunean ezarritako moduan) duten Estatuetako edozeinetakoa izatea. Parte har dezakete, halaber, espainiarren eta aipatutako Estatuetako herritarren ezkontideek, baldin eta zuzenbidez banaturik ez badaude, eta ondorengoek, hogeita bat urtez beherakoak badira edo, nagusiagoak izan arren, haien kontura bizi badira.

Eta adinez nagusi izatea.

b) Bide, ubide eta portuetako ingeniariaren titulua edukitzea, edo hori eskuratzeko eskubideak ordainduak izanaren gordekina.

c) Dagozkion eginkizunak betetzeko behar den gaitasun fisiko zein psikikoa izatea.

d) Eginkizun publikoak betetzeko desgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoen zerbitzutik bereizia ez izatea.

Nazionalitate espainiarra ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo agindua aurkeztu beharko dute, beren Estatuko Funtzio Publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik ez dutela adierazteko.

Baldintza horiek agiri bidez egiaztatu beharko ditu hautatu eta kontratatzen den izangaiak, kontratua formalizatu aurretik horretarako ezartzen zaion unean.

Baldintza horiek eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean betetzen dituela ulertuko da, eta hautapen prozedurak iraun bitartean ere bete beharko ditu, harik eta kontratazioa egiten den arte.

4.-Eskabideak.

4.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkeztu beharko dira Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña) edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aurreikusitako bideetako edozeinetatik, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean. Eskabideak deialdi honetako I. eranskinean argitaratutako ereduari lotuko zaizkio. Eredu hori Nafarroako Gobernuko Informazio bulegoan eskuratzen ahal da (Karlos III.a etorbidea, 2, ataria) eta idazki horretan izangaiek adierazi behar dute eskabideak aurkezteko emandako epea amaitzerako baldintza guztiak betetzen dituztela.

4.2. % 33ko edo hortik gorako minusbaliotasun aitortua duten lehiatzaileek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako minusbaliotasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera minusbaliatuak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.

5.-Eskabideak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita.

6.-Eskaerak aurkezteko epea bukatuta, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak jendaurrean paratuko du onartutako eta baztertutako izangaien zerrenda, Nafarroako Gobernuko iragarki oholean. Bertan oposizioko hauta-probak egiteko tokia eta eguna adieraziko dira. Proba horiek 2002ko irailean izanen dira (oraindik erabakitzeko dagoen egunean).

7.-Epaimahaia.

7.1. Hauta-probak zuzenduko dituen epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Epaimahaiburua: Jesús González Albero jauna, bide, ubide eta portuetako ingeniaria, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Herrilan Zuzendaritza Nagusiko Bide eta Eraikuntza Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa: Juan José Jiménez Tapia jauna, bide, ubide eta portuetako ingeniaria, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Herrilan Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzuko zuzendaria.

Mahaikidea: Jesús Usechi Santamaría jauna, bide, ubide eta portuetako ingeniaria, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Herrilan Zuzendaritza Nagusiko Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko Proiektu Ataleko burua.

Ordezkoa: José Luis Echávarri Arraiza jauna, bide, ubide eta portuetako ingeniaria, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Herrilan Zuzendaritza Nagusiko Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko zuzendaria.

Mahaikidea: Daniel Echeverría Jadraque jauna, bide, ubide eta portuetako ingeniaria, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Herrilan Zuzendaritza Nagusiko Bide eta Eraikuntza Zerbitzuari atxikia.

Ordezkoa: Cristina Presmanes Zaratain andrea, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Herrilan Zuzendaritza Nagusiko Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko Proiektu Atalari atxikia.

Mahaikidea: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Langileen Batzordeak izendatutako ordezkari bat.

Mahaikidea: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Langileen Batzordeak izendatutako ordezkari bat.

Mahaikide idazkaria: María Eugenia Saragüeta Urtasun andrea, Administrazio Publikoko teknikaria (arlo juridikoa), Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Idazkaritza Teknikoko Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

Ordezkoa: Martín Orradre Artieda jauna, Administrazio Publikoko teknikaria (arlo juridikoa), Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko idazkari teknikoa.

Legeari jarraituz, abstenitu edo errefusatzeko arrazoiak aplikatzean epaimahaikoen osaera aldatzen bada, aditzera eman beharko da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendarekin batera.

7.2. Epaimahaia hautes probak hasi aurretik eratuko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo absolutua bildu gabe.

7.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honen oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen arazo guztiak.

8.-Hautapena honako proba hauen bidez eginen da:

a) Proba teorikoa: idatziz, gehienez hiru orduz, II. eranskineko gai-multzotik zozketaz ateratako hiru gaietako bi garatzea.

Proba gehienez 80 puntuz baloratuko da. Bazterturik geldituko dira probari esleitutako puntuazio gehienezkoaren erdira ailegatzen ez diren izangaiak.

b) Proba psikoteknikoa, lanpostuarekiko egokitzapena baloratzekoa. Proba hau Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Zerbitzuak eginen du eta emaitza nahitaez onartu beharko du epaimahai kalifikatzaileak.

Proba gehienez 10 puntuz baloratuko da. Bazterturik geldituko dira probari esleitutako puntuazio gehienezkoaren erdira ailegatzen ez diren izangaiak.

c) Elkarrizketa pertsonala, lanpostuarekiko egokitzapena baloratzekoa, epaimahai kalifikatzaileko kideekin izan beharra.

Proba gehienez 10 puntuz baloratuko da eta ez da baztertzailea izanen.

Izangaiek NANa aldean dutela joan beharko dute proba guztietara.

9.-Hautatutako izangaiaren izena eta probak gainditu dituzten izangaien zerrenda Nafarroako Gobernuko iragarki oholean emanen dira argitara.

Administrazioak, salbuespenez, zilegi izanen du deialdi honetako gaindituen zerrenda erabiltzea, bertan aurreikusitako kontratazioaz gain, sor daitezkeen beharrak betetzeko, edukin bereko eta antzeko baina izen desberdin edo antzeko lanpostuak aldi batez betez.

10.-Hautatutako izangaia Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Herrilan Zuzendaritza Nagusiko Bide eta Eraikuntza Zerbitzurako kontratutuko da eta berari atxikiko zaio.

11.-Deialdi honen aurka, bai eta haren oinarri eta egintzen aurka ere, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da Nafarroako Gobernuari zuzendua, errekurritzen den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan adierazitakoari jarraikiz. Gora jotzeko errekurtsoa ebazten duen erabakiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko da bi hilabeteko epean, epaitegiei edo Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamazazpian.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

................. J/A, adinez nagusia, .......... zenbakiko NANaren jabe, .....(e)ko ..............aren .......(e)an .....................(e)n (.............) jaioa, eta helbidea ...............(e)n (.............) ....... kalean, .... zenbakian, ..... solairuan duena, ........ posta kodea, .............. telefonoa.

Agertu eta azaltzen du:

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Herrilan Zuzendaritza Nagusiko Bide eta Eraikuntza Zerbitzurako bide, ubide eta portuetako ingeniari tekniko bat aldi baterako eta administrazio araubidean kontratatzeko deialdian eskatzen diren baldintza guzti-guztiak betetzen dituela, behean aipatzen direnak, hain zuzen. Deialdia ......(e)ko ......aren ...(e)an argitaratu zen (.... zk).

a) Bide, ubide eta portuetako ingeniariaren titulu ofiziala edo hori lortzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina edukitzea.

b) Herritartasunari dagokionez, deialdiaren 3. oinarrian ezarritakoak.

c) Dagozkion eginkizunak betetzeko behar den gaitasun fisiko zein psikikoa izatea.

d) Eginkizun publikoak betetzeko desgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoen zerbitzutik bereizia ez izatea.

f Ezintasunen bat duela, eta horrenbestez egokitzapen bat eskatzen duela, adierazten diren arrazoiengatik (beste orri batean ezintasuna eta eskatzen diren egokitzapenak azalduko dira).

Horregatik guztiagatik,

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Herrilan Zuzendaritza Nagusiko Bide eta Eraikuntza Zerbitzurako bide, ubide eta portuetako ingeniari bat aldi baterako eta administrazio araubidean kontratatzeko deialdian onar dezatela eskatzen du.

Iruñean, ...............................(e)ko ..............aren ......(e)an.

II. ERANSKINA

Gai-multzoa

1. gaia.-Trafiko azterlana. Inkestak. Intentsitatea. Abiadura. Kapazitatea. Zerbitzu mailak.

2. gaia.-Errepideen ezaugarri geometrikoak. Oinplanta, altxaera eta zeharkako sekzioa. Egungo arauak. Errepidearen oinplanta eta altxaera koordinatzea. Erosotasunari eta segurtasunari dagozkion arazoak.

3. gaia.-Trazadura aztertzeko metodo modernoak. Sailkapena. Elementuak. Motak. Automatizazioa.

4. gaia.-Bidegurutzeak. Funtzionamendua. Sailkapena. Elementuak. Motak. Proiektu irizpideak.

5. gaia.-Lotuneak. Elementuak. Adarrak. Egiturak. Hustubideak eta banaketa bideak. Lotune bat proiektatzeko datuak. Motak. Proiektu irizpideak.

6. gaia.-Azterlan geologiko eta geoteknikoak. Materialen sorburua.

7. gaia.-Azterlan hidrogeologikoak eta drenajekoak. Azaleko uren hustuketa. Higadura. Ezpondak. Drenaje motak eta diseinua.

8. gaia.-Zelaitzeak. Lur lanen proiektua eta exekuzioa. Masa diagrama. Arauak eta zehaztapenak.

9. gaia.-Errepideko tunelak. Proiektu irizpideak. Eraikitzea. Zainketa.

10. gaia.-Zoru malguak. Proiektu irizpideak. Egituraren azterketa. Ale geruzak. Geruza egonkortuak eta oinarri tratatuak.

11. gaia.-Azalaren tratamenduak. Nahasketa bituminosoak. Erabilitako materialak. Materialen inguruko arauak eta zehaztapenak. Eraikitzea.

12. gaia.-Zoru zurrunak. Proiektu irizpideak. Egituraren azterketa. Erabilitako materialak. Materialen arau eta zehaztapenak. Eraikitzea.

13. gaia.-Arrisku indizeak. Istripuen azterketak. Segurtasun neurriak.

14. gaia.-Autobideak. Ezaugarri funtzional eta geometrikoak. Proiektua. Eraikitzea. Ustiaketa.

15. gaia.-Errepidearen zainketa eta ustiaketa. Zainketa metodoen antolakuntza. Bideak neguan.

16. gaia.-Elementu osagarriak: Seinalizazioa, balizamendua, argiztatzea eta babesa. Zerbitzu osagarriak. Informazioa.

17. gaia.-Azpiegitura. Fabrikako obrak eta metalikoak. Herrilan Ministerioaren jarraibideak. Ormigoiztatzeko instalazioak. Ormigoiaren kontrola obran. Gehigarriak. Juntak eta injekzioak. Auskultazioa.

18. gaia.-Obren kontrol eta exekuziorako teknikak. Kalitatearen kontrol estatistikoa. Obrak kontrolatzeko laborategiak. Kalitatea jasotzean. Erabiltzen diren arauak.

19. gaia.-Obretako programazioa. Planifikazioa epe labur, ertain eta luzera. Gantt-en grafikoa. "Planning-a". Programazio lineal eta dinamikoa. Per metodoa. Denbora eta kostuen Pert. Bide kritikoa. beste metodo eta teknika batzuk.

Iragarkiaren kodea: a0207228