92. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 31

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G O Ñ I

Oihan enkantea

2002ko abuztuaren 22an, arratsaldeko bost eta erdietan, plegu itxien bidezko oihan enkantea eginen da Goñiko Kontzejuko Etxean, oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

Lote bakarra.-706 pago, 862 metro kubiko zur eta 115 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak. Guztiaren balioa: 58.280,14 euro (9.697.000 pezeta).

Proposamenak, baldintzen pleguan jasotako ereduari jarraituz, Kontzejuko Alkatetzan aurkeztu beharko dira 2002ko abuztuaren 22ko arratsaldeko bostak baino lehen behar bezala beteta. Proposamenarekin batera Kontzejuko diruzaintzan hasierako prezioaren % 5 utzi izanaren frogagiria eta enpresaren sailkapen agiria, jatorrizkoa nahiz fotokopia konpultsatua, aurkeztu beharko dira. Proposamenak abuztuaren 22ko arratsaldeko bost eta erdietan irekiko dira.

Lehenengo deialdian enkantea eman gabe gelditzan bada, beste lizitazio batzuk eginen dira 2002ko abuztuaren 29an eta irailaren 5ean, hasierako enkantearen ordu eta baldintza beretan, baina hasierako prezioa % 10 eta % 20 merkatuta, hurrenez hurren.

Goñin, Goñerrin, bi mila eta biko uztailaren lauan. Alkate udalburua, Guillermo Lasa Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: A0208139