92. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 31

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A R A I O A

Oihan enkantea

Udal honek, behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du, oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

Lote bakarra.-800 pago eta haritz (283 pago eta 517 haritz), 1.242 metro kubiko zur eta 22,110 metro kubiko egur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 79.152,66 euro.

Enkantean parte hartzeko ezinbesteko baldintza da enpresaren sailkapen agiria eta aprobetxamenduaren % 2 udal diruzaintzan utzi izanaren ziurtagiria aurkeztea.

Proposamenak, bukaeran erantsi den ereduari jarraituz, Udaletxean aurkeztuko dira, 2002ko abuztuaren 24ko goizeko hamarrak baino lehen, eta ondoren irekiko dira.

Baldintza teknikoak eta ekonomiko-administratiboak interesatuen eskura daude Udaleko idazkaritzan.

Garaioan, bi mila eta biko uztailaren hamazazpian. Alkatea, Alejandro Martín Aróstegui.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ..................., helbidea: ................, NAN zk.: .................., nire izenean edo honakoa ordezkatuz: .............. IFK: ............(e)n helbideratua.

Enpresaren sailkapen agiria dut eta 800 pago eta haritzen (lote bakarra) enkantearen berri izanik (........ zenbakidun Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ....... egunean argitaratu baitzen), aprobetxamendu horrengatik ........... (letraz eta zenbakiz) ............. euro eskaintzen ditut eta enkantearen eta aprobetxamenduaren baldintzak beteko ditudala adierazten.

(Data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0208138