92. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

346/2002 FORU AGINDUA, ekainaren 28koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana. Hezkuntza eta Kultura Departamentuko liburutegiko arduradunen barne mugikortasunerako prozedurako deialdia (c maila) bukatutzat ematen due. Deialdi hori Hezkuntza eta Kultura kontseilariak onetsi zuen, martxoaren 22ko 75/2002 Foru Aginduaren bidez.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak martxoaren 22ko 75/2002 Foru Aginduaren bidez, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko liburutegiko arduradunen barne mugikortasunerako prozedurako deialdia (C maila) onetsi zuen, abenduaren 29ko 388/1997 Foru Dekretuan xedaturikoarekin bat.

Deialdi horretako lanpostuak esleitzeko jendaurreko ekitaldiak egin direla, bidezko da Hezkuntza eta Kultura Departamentuko liburutegiko arduradunen barne mugikortasunerako prozedura ebaztea.

Horregatik, apirilaren 1eko 165/1996 Foru Dekretuaren bidez eskuordeturik dauzkadan eskurantzen arabera,

AGINDU DUT:

1. Hezkuntza eta Kultura Departamentuko C mailako langileen (liburutegiko arduradunen) barne mugikortasunerako prozedurako deialdia bukatutzat ematea eta hauei aipatzen diren lanpostuak esleitzea:

-Salas Ibarrola, María Carmen. Lanpostu zenbakia: 36093. Liburutegien Sarearen Bulegoa. Iruña.

-Artigas Begué, Ana Teresa. Lanpostu zenbakia: 36580. Nafarroako Liburutegi Orokorraren Bulegoa. Iruña.

-López Segura, Juan. Lanpostu zenbakia: 36334. Mutiloagoitiko Herri Liburutegia. Mutiloagoiti.

-Fernández Vegué, Paloma. Lanpostu zenbakia: 36337. Iruña-San Juango Herri Liburutegia. Iruña.

-Etchegaray Auzmendi, José Ignacio. Lanpostu zenbakia: 36338 Iruña-Donibaneko Herri Liburutegia. Iruña.

-Labiano Ballaz, Ana María. Lanpostu zenbakia: 34177. Herri Liburutegia (Arrosadia auzoa)-Iruña. Iruña.

-Sancha González, Elena Carmen. Lanpostu zenbakia: 31924. Antsoaingo Herri Liburutegia. Antsoain.

-Moracho Pérez, Nuria. Lanpostu zenbakia: 32819. Antsoaingo Herri Liburutegia. Antsoain.

-Urbiola Casales, María Orreaga. Lanpostu zenbakia: 30532. Atarrabiako Herri Liburutegia. Atarrabia.

-Cantero Sáiz, Beatriz. Lanpostu zenbakia: 36341. Noaingo Herri Liburutegia. Noain.

-Nieva Zardoya, José Luis. Lanpostu zenbakia: 36332. Berriozarko Herri Liburutegia. Berriozar.

2. Interesatuak 2002ko abuztuaren 1ean jabetuko dira Foru Agindu honen bidez esleitzen diren lanpostu berriez.

3. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Foru Agindu honen aurka bidezko da gora jotzeko helegitea paratzea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean.

5. Foru Agindu hau eta honen eranskinak Idazkaritza Teknikoari, Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoari, Lan-kontratudunen eta Administrarien Bulegoari, Giza Baliabideen Zerbitzuko Nomina eta Gizarte Aseguruen Atalari eta interesatuei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeita zortzian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0207452