91. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

660/2002 EBAZPENA, uztailaren 5ekoa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Pirinioen hegoaldeko autobia, Iruña-Jaca-Huesca. I. tartea: Noain-Elo eraikitzeko" proiektua prestatzeko lanak kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako dei egin du "Pirinioen hegoaldeko autobia, Iruña-Jaca-Huesca. I. tartea: Noain-Elo eraikitzeko" proiektua prestatzeko lanak kontratatzeko.

-Kontratuaren xedea: "Pirinioen hegoaldeko autobia, Iruña-Jaca-Huesca. I. tartea: Noain-Elo eraikitzeko" proiektua prestatzeko lanak kontratatzea.

-Esleitzeko modua: lehiaketa.

-Lizitazio prezioa: 421.000,00 euro.

-Egiteko epea: 6 hilabete.

-Proposamenak aurkezteko tokia eta egun-orduak: 2002ko irailaren 3a arte, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan (San Ignazio etorbidea, 3, beheko oina, Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan aipatzen direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia eta egun-orduak: 2002ko irailaren 13an, 12:00etan, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Agindu teknikoen plegua eta administrazio klausula partikularren plegua lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuan.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren bostean.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

PROPOSAMEN EREDUA

Hau sinatzen duena, ..................... J/A, adinez nagusia, .......(e)ko ......... kaleko ..... zk.an bizi dena, bere izenean (edo ....... ordezkatuz), "Pirinioen hegoaldeko autobia, Iruña-Jaca-Huesca. I. tartea: Noain-Elo eraikitzeko" proiektua prestatzeko lanak lehiaketa bidez esleitzeko ...........(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (.... zk.) argitaratu iragarkiaren eta lizitazio hori arautzen duten agindu teknikoen eta klausula administratibo partikularren pleguen jakinaren gainean dago, eta hitz ematen du lan horiek burutu eginen dituela aipatu agiriei hertsiki jarraituz eta .......... (letra eta zenbakitan) .......... euroren truke.

(Eguna eta izenpea)

Iragarkiaren kodea: a0208027