91. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

647/2002 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana. "Nafarroako etorbidea (Iruñeko mendebaldeko saihesbidea). III. fasea: Irunlarreko biribilgunea" berritzeko proiektua teknikoki onetsi eta Ebazpen honen eranskinean ageri den ondasun eta eskubide ukituen zerrenda jendaurrean jartzen du.

Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak onesteko aurkeztu du "Nafarroako etorbidea (Iruñeko mendebaldeko saihesbidea). III. fasea: Irunlarreko biribilgunea" berritzeko proiektua.

Nafarroako Gobernuak Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren bitartez, 2002ko martxoaren 1ean "Iruñeko sarbideen eta bide-sarea eraiki eta berritzeko hitzarmena" adostu zuen Iruñeko Udalarekin. Hitzarmen horretako egitasmoen artean Nafarroako etorbidea (Iruñeko mendebaldeko saihesbidea) berritzea dago.

Berritze horretan gaurko Mendebaldeko saihesbideari tankera urbanoa ematea dago, betiere orain duen zirkulazio-ahalmena gutxitu gabe eta Iruñaren hirigintza-planeamendua, zona horretako zirkulazioaren azterlanak eta Nafarroako Unibertsitateko kanpusaren UPSa bereziki kontuan hartuz. Egitasmoetako bat Nafarroako etorbidea (Iruñeko mendebaldeko saihesbidea.) III. fasea: Irunlarreko biribilgunea" berritzeko proiektuan zehazten dena da; biribilgune hori Irunlarrea eta Aróstegui etorbidearen bidegurutzean dago, eta zirkulazio egokia ahalbidetzeko behar dena baino txikiagoa da.

Irunlarreko biribilgunea aldatzeko, Aróstegui etorbidean biribilgune itxi bat egin behar da, 24 metro barne-diametrokoa, eta 10 m zabaleko bide biribila, eta horrek ahalbidetuko du etorbide horren eta Irunlarrea kalean dauden Ospitale eta Fakultateen arteko lotura. Lau sarrera izanen ditu: Aróstegui etorbidetik bi, Irunlarreara sartzeko bat eta Klinika Unibertsitarioaren aparkalekura bestea. Biribilgunearen eta Nafarroako etorbidearen arteko tartean norabide bakoitzean hiru erreiko galtzada bat giteko asmoa dago, erdibitzaile bat tartean dela, eta bus-erreitarako espaloitik hurbilekoena erabiliko da.

Horrenbestez, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak adierazi eta proposatutakoarekin bat, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7ko 3912/99 Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek,

EBATZI DU:

1. "Nafarroa etorbidea (Iruñeko mendebaldeko saihesbidea). III. fasea: Irunlarreko biribilgunea" berritzeko proiektua teknikoki onestea.

2. Aipatu proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, Eranskinean datorrena, jendaurrean jartzea 20 egun baliodunean, edozeinek bidezkotzat jotzen dituen ohar edo alegazioak egin eta zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak idatzita eman ditzan. Horretarako, interesatuek eskura izanen dituzte lurzatien planoak Nafarroako Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulioken Zerbitzuan eta Iruñeko udaletxean.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuari eta Iruñeko Udalari, zeinari lurzatien planoen kopia bat bidaliko zaion, bidezko ondorioetarako.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren lauan.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

E R A N S K I N A

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua

Iruñeko Udalerria.

Finka zk.: PA-10. Jabea: Inmobiliaria Universidad de Navarra. Helbidea: Unibertsitateko Kanpusa, z.g. Iruña. Desj. azalera: 522,00 m2 Katastroa: Poligonoa: 4, Lurzatia: 2765. Lur mota: Bulegoak.

Iragarkiaren kodea: A0207785