91. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

1096/2002 EBAZPENA, ekainaren 5ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Oscar Olmedo Cruz jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako funtzionarioa, Atarrabiako Osasun Eskualde Oinarrizkoko zuzendari izendatzen duena bitarte baterako.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuko bigarren xedapen gehigarriko 6. idatz-zatiak xedatzen du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen duela eskumena unitate organikoetako buruak bitarte baterako edo ordezko gisa izendatzeko.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko egitura organikoa aldatzen duen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuaren bidez eskuordeturik dauzkadan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Oscar Olmedo Cruz jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako funtzionarioa, Atarrabiako Osasun Eskualde Oinarrizkoko zuzendari izendatzea bitarte baterako.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren bostean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: a0206801