91. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z K O I E N

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Injekzio bidez plastikozko piezak egiteko industri nabea, herri honetako El Escopar industrialdean. Eskatzailea: Plásticos Hiricas, S.L.

Aditzera ematen da, ukituek bere eskubideen alde egoki juzgatzen dutena alega dezaten.

Azkoienen, bi mila eta biko uztailaren hiruan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0207951