91. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

2001eko kontuen espedientea hasiera batez onetsita

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 305. artikuluan ezarritakoari jarraituz, aditzera ematen da Ogasun Batzordeak, Kontuen Batzorde Berezi gisa eraturik, Noain-Elortzibarko Udalaren 2001eko aurrekontuaren likidazioari dagozkion kontuei adostasun txostena eman diela, 2002ko uztailaren 4an. Kontuak jendaurrean egonen dira hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Noain (Elortzibarren), bi mila eta biko uztailaren bostean. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0207836