91. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B I D A U R R E T A

Kontratazioa, Bidaurretako Arau Subsidiarioetako 1. sektorean eta U.E.6 unitatean diren 3 orube urbanizatu, saldu eta haietan eraikitzeko obrak adjudikatzeko

Bidaurretako Udalak, 2002ko ekainaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen:

Klausula administratiboen plegua onestea, hain zuzen ere, Bidaurretako Arau Subsidiarioetako 1. sektorean eta U.E.6 unitatean diren 3 orube urbanizatu, saldu eta bertan babes ofizialeko 12 etxebizitza eraikitzeko lanak adjudikatzeko kontratazioa zuzenduko duena.

Adjudikazioa prozedura irekiko lehiaketaren bitartez kontratatzea, Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Legearen 88. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz.

Deialdiaren berri ematea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Nafarroako egunkari batean eta Udaleko iragarki oholean.

Aditzera ematea klausula administratiboen plegua interesatuen eskura dagoela Bidaurretako eta Etxauriko udal bulegoetan, bulego orduetan.

Orubeak urbanizatzeko eta haietan eraikitzeko lanak adjudikatzeko proposamenak onartzea, 30 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bidaurretan, bi mila eta biko uztailaren bian. Alkatea, Antonio María Goicoechea Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: A0207833