91. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Ebazpenaren jakinarazpena

Ekonomi eta Funtzio Publikoaren alorreko zinegotziak 2002ko otsai- laren 28an eman ebazpena (5/EC), kalte ordainak jasotzeko eskaera ezesteari buruzkoa, jakinarazterik izan ez denez, honen bitartez argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betetzeko:

"Ikusirik Natercia María Esteves Castanheira andreak aurkeztutako eskaera, B/2001/120 zenbakiko kalte-espedientean tramitatzen dena, haren seme Eduardo Primo Esteves jaunak jasandako kalteen ordaina eskatzen baitu, eremu publikoan erortzeagatik. Entzunaldian alegazioen idazkia aurkeztu ondotik, epe hori iraganda, eta doakion txosten juridikoa igorrita, ebatzi dut: aurkezturiko erreklamazioa ezestea, kaltea ez delako udal zerbitzu publiko baten funtzionamenduaren ondorio berehalakoa eta esklusiboa."

Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo bertzenaz,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita batean. Alkate udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0205840