91. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E R I N

Kirol eta kultur koordinatzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Epaimahaian eginiko aldaketak

Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALeko 59. zenbakian, 2002ko maiatzaren 15ean, kirol eta kultur koordinatzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia argitaratu zen.

Honen bidez aditzera ematen da Leringo Udalak, 2002ko uztailaren 5ean egin osoko bilkuran, deialdiko 5.1 oinarria aldatu zuela. Hona hemen nola gelditu den:

Kalifikazio epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

Burua: Jacinto Gil Celaya jauna, Leringo Udaleko alkate udalburua.

Ordezkoa: Francisco Javier Altamira Gurrea jauna, Leringo Udaleko lehenengo alkateordea.

Lehenengo mahaikidea: Alberto Millán Chivite jauna, Sevillako Unibertsitateko Gaztelania eta Literaturako katedraduna.

Ordezkoa: Pedro Correa Rodríguez jauna, Gaztelania eta Literaturako katedraduna.

Bigarren mahaikidea: Ana María Zardoya Gómez andrea, Ribaforadako Udaleko kirol eta kultur koordinatzailea.

Ordezkoa: Luis Morales Cerdán jauna, Cortesko Udaleko kirol teknikaria.

Hirugarren mahaikidea: Angel Sánchez Gorricho jauna, langileen ordezkaria.

Ordezkoa: aipatutako titularrak izendatuko duena.

Mahaikide idazkaria: Miguel Angel Escribano Magaña jauna, Leringo Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: aipatutako titularrak izendatuko duena.

Epaimahaia aukeratze saioak hasi aurretik osatuko da.

Lerinen, bi mila eta biko uztailaren bederatzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0207839