91. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Laguntza kontratua

Tuterako Udaleko Gobernu Batzoreak, 2002ko uztailaren 12an egin bilkuran, honako kontratazio hau egiteko espedientea onestea: josteta jardueren (taberna, pub, diskoteka eta antzekoen), ziklomotorren eta antzekoen asotsen kontrolerako aholkularitza teknikoa eta kudeaketa integrala, Tuteran (Nafarroa). Oinarrizko aurrekontua edo hasierako prezioa 32.400 eurokoa izanen da (hogeita hamabi mila eta laurehun euro).

-Lehiaketa bidez eginen da, prozedura irekiaren bitartez eta tramitazioa presakoa izanen da.

-Behin-behineko fidantza: 648 euro (seiehun eta berrogeita zortzi euro).

-Zerbitzua emateko epea: bi urte.

-Eskaintzak edo proposamenak aurkeztea: Tuterako Udaleko erregistro orokorrean, hamalau egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken eguneko (edo hori balioduna ez bada, hurrengo egun balioduneko) eguerdiko ordu bat eta erdiak arte.

Baldintzen plegua, memoria, aurrekontua, planoak eta proposamen ekonomikoaren eredua interesatuen eskura daude, Tuterako Udaleko Jarduera Ekonomikoen eta Enpleguaren Alorrean (Mendiak).

Tuteran, bi mila eta biko uztailaren hamabostean. Jarduera ekonomikoen eta enpleguaren zinegotzi delegatua, Ignacio Pérez Garde.

Iragarkiaren kodea: A0207980