91. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C O R E L L A

Lizitazio iragarkia

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuak arautzen dituzten arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean ezarritakoa aplikatuz, Corellako Udalak, aurtengo uztailaren bederatzian egin bilkuran, erabaki zuen lehiaketa publikorako deia egitea. Hona hemen ezaugarriak:

-Kontratuaren xedea: autobus geltokiaren antolamendua, markesina eta sarbideak, Corellako zeharbidean (Nafarroa).

-Adjudikatzeko modua: prozedura irekia, lehiaketa bidez.

-Kontratazioaren aurrekontua: 204.738 euro.

-Enpresaren sailkapena: G taldea, 6. azpitaldea eta D) kategoriako kontratuak egiteko gaitasuna.

-Baldintzen plegua: lizitatzaileen eskura dago Udaleko bulegoetan, Iruñeko Rubio Hermanos paper-dendan (Bergamín kalea, 10) eta Tuterako Carlos Sagasti paper-dendan (Zaragoza etorbidea, 31).

-Behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren % 2.

-Proposamenak aurkezteko: Udaleko erregistroan, eguerdiko ordu bata arte, hamahiru egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Corellan, bi mila eta biko uztailaren bederatzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0207978