91. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A S A B U R U A

Lehiaketa publikoa, laguntza teknikoa kontratatzeko

Basaburuko Udalak, 2002ko maiatzaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen lehiaketarako deia egitea presio handiko ur horniduraren proiektua, obren zuzendaritza eta segurtasun eta osasun arloetako azterketa eta koordinazio lanak kontratatzeko, baldintza orokor hauei jarraituz:

-Kontratuaren xedea: Basaburuan presio handiko uraren hornidurarako hodien obren proiektu teknikoaren prestaketa, obren zuzendaritza eta segurtasun eta osasun arloetako azterketa eta koordinazio lanak egitea.

-Kontratazio modua: prozedura irekiko lehiaketa.

-Aurrekontua, gehienez ere: 55.357 euro, BEZa barne.

-Lanak egiteko epea: 2 hilabete.

-Proposamenak aurkezteko: Basaburuko Udaleko erregistro orokorrean, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

-Aurkeztu beharreko agiriak klausula administratibo partikularren pleguan zehazten dira, interesatuen eskura baitago, Basaburuko Udaleko bulegoetan.

Proposamen teknikoak eta ekonomikoak Basaburuko Udaleko bilkura aretoan irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo hirugarren egun baliodunean, arratsaldeko bostetan.

Basaburuan, bi mila eta biko ekainaren bostean. Alkate udalburua, Juan Benito Alberro Goñi.

Iragarkiaren kodea: A0207977