91. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Ebazpenaren jakinarazpena

Ekonomia eta Funtzio Publikoko zinegotzi delegatuak Udalaren jabetzari kalte egiteagatik 2002ko apirilaren 15ean eman ebazpena (15/EC) jakinarazi ahal izan ez denez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen da, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoa bete dadin.

Ikusirik Udaltzaingoaren gaztigu-orria, A/2002/26 espedientean instruitua, 0378BNF matrikulako ibilgailuak, Caser aseguru etxean aseguratua baitago eta Francisco Javier Ochoa Ochoa jaunak gidaturik, 2002ko otsailaren 16an farola bati eta bi zuhaitzi egindako kalteei buruzkoa, honako hau.

Ebatzi dut:

1. Kalteen ordainketa eskatzeko espedientea irekitzea, haien erantzulea zehazteko, 1.819,23 euro egiten baitute.

2. Interesatuei 15 egun balioduneko epea ematea, ebazpen hau jaso eta biharamunetik aitzina, eransten diren agiriak ikusita, alegazioak egin eta bidezko juzgatzen diren agiriak eta justifikazioak aurkez ditzaten. Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako lekuetako batean idatziz egin beharko dute.

Halaber, jakinarazten zaio prozedura tramitatu eta ebazteko epea hiru hilabetekoa dela ebazpen honen egunetik aitzina.

Epe hori iraganda ebazpenaren jakinarazpenik jaso gabe, eta jakinarazpena egitera saiatu dela espedientean behar bezala egiaztatzen ez bada, prozedura iraungiko da eta jarduerak artxibatuko, epe horretan eman daitekeen ebazpen espresuak ezartzen duena ukatu gabe.

Prozedura ebatzi eta ebazpena jakinarazteko epea eten eginen da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42.5 artikuluak dioen gisara, akatsak zuzentzeko eta agiriak edo erabakiak hartzeko bertzelako datuak ekartzeko errekerimendua egiten zaionean.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hamaseian. Alkate udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: a0205694