91. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

1070/2002 EBAZPENA, maiatzaren 31koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Mario de Miguel Velasco jauna Bideko Ama Birjina ospitaleko Kirurgia Orokorraren Ataleko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuko bigarren xedapen gehigarriko 6. idatz-zatiak xedatzen du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen duela eskumena unitate organikoetako buruak bitarte baterako edo ordezko gisa izendatzeko.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatzen duen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuaren bidez eskuordeturik dauzkadan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Mario de Miguel Velasco jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko estatutupeko langilea, Bideko Ama Birjina ospitaleko Kirurgia Orokorraren Ataleko buru izendatzea, bitarte baterako.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila izendatzea.

3. Ebazpen hau interesatuari igortzea, baita Bideko Ama Birjina ospitaleko Langileri Zuzendaritzari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuari, eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita hamaikan.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0206445