91. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G I R G I L L A O

Herrilurraren desafektazioa

Girgillaoko Barrutiko Udalak 2002ko maiatzaren 8an egin osoko bilkuran erabaki zuen hasiera batean desafektatzea honako herrilur hau:

Hirurogeita hamabost (75) metro karratuko lurzatia, Katastroko 1. poligonoko 7 zenbakia duenetik bereiztekoa; lurzati hau Argiñaritzen dago, Calle del Rosarioko 5 zenbakiko etxearen atzeko aldean, eta interesatua da jabea.

Desafektazioaren xedea da lur hori saltzea, zuzenean besterenduz, José María López de Mendiguren Anuncibayri, biltokia eta garagea eraiki ditzan.

Aipatu erabakia entitate honen iragarki oholean dago ikusgai, eta espedientea, berriz, bulegoetan dago.

Argitara ematen da, hilabeteko epean bidezko alegazioak edo erreklamazioak egin daitezen, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 140. artikuluan xedatuarekin bat.

Etxarren-Girgillaon, bi mila eta biko maiatzaren hogeita bian. Alkatea, José Javier Yoldi López de San Román.

Iragarkiaren kodea: A0205967