91. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G I R G I L L A O

Herrilurraren desafektazioa

Girgillaoko Barrutiko Udalak 2002ko maiatzaren 8an egin osoko bilkuran erabaki zuen hasiera batean desafektatzea honako herrilur hauek:

Hirurehun (300) metro karratuko bi lurzati (eraikinaren fatxadetatik 6 metrotara dauden lerro paraleloek eratuak); halaber, jatorrizko lurzatiaren karga ezartzea bide zortasunagatik, eraikinera doazen pertsonentzat eta ibilgailuentzat, 1. poligonoko 7. zenbakia duen herri luzatian, Argiñaritzen.

Desafektazioaren xedea da aipatu lurra saltzea, zuzenean besterenduz, Juan Luis Herrero Irigoyeni eta Mariano Marina Patiñori; bertan familia bakarreko bi etxebizitza adosatu eraiki dira, sinatzaileen ohiko bizitoki iraunkorra izateko; hirigintzako ondorioetarako, eraikuntza hori legeztatu egin da, Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiak 2001eko maiatzaren 23an emandako 557 ebazpenaz.

Aipatu erabakia entitate honen iragarki oholean dago ikusgai, eta espedientea, berriz, bulegoetan dago.

Argitara ematen da, hilabeteko epean bidezko alegazioak edo erreklamazioak egin daitezen, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 140. artikuluan xedatuarekin bat.

Etxarren-Girgillaon, bi mila eta biko maiatzaren hogeita bian. Alkatea, José Javier Yoldi López de San Román.

Iragarkiaren kodea: A0205966