91. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

LEHENDAKARITZAKO DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.

Ezinezkoa izan da Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren 2002ko maiatzaren 9ko 53/2002 Foru Aginduaren jakinarazpena egitea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. eta 135. artikuluek agintzen duten bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.5 artikuluak agintzen duena.

"53/2002 FORU AGINDUA, maiatzaren 9koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana. Honen bidez zehapena ezartzen zaio Juan Carlos Ciprés Aznar eta Juan Carlos Igal Oneca jaunek eratutako sozietate irregularrari, "Bar Liberata" izeneko ostalaritzako establezimenduaren titularra den aldetik (E/31459621 IFZ du eta Iruñeko Zilbetiko monasterioaren kaleko 4an dago, atzeko aldean), jendaurreko ikuskizun eta josteta jardueren arautegia hausteagatik.

Iruñeko Udalak, Hiritarren Babespen Alorreko zinegotzi delegatuak 2001eko ekainaren 29ko ebazpenaren bidez, Udaltzaingoak "Bar Liberata" izeneko establezimenduari 2001eko ekainaren 10ean egindako salaketa igorri du. Salaketa lokalaren edukierak hartzen ahal duena baino jende gehiago hartzeagatik jarri zitzaion.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren 21eko 299/2001 Foru Aginduaren bidez, Juan Carlos Ciprés Aznar eta Juan Carlos Igal Oneca jaunek eratutako sozietate irregularraren aurkako zehapen prozedura administratiboa hasi zen, "Bar Liberata" izeneko establezimenduaren titularrak diren aldetik (E/31459621 IFZ), salatutako egintzak jendaurreko ikuskizun eta josteta jardueren arautegiaren aurkako arau-hauste oso larria izan daitezkeelakoan, zehazki, martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 22.7 artikuluan tipifikatua dagoena.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. eta 135. artikuluetan adierazitako jakinarazpena egitea ezinezkoa izan denez, prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluan adierazitakoa bete zen, hots, jakinarazpen ediktua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Iruñeko Udaleko iragarki-oholean argitaratu zen.

Prozeduraren instruktoreak, 2002ko urtarrilaren 7an, 6010,12 euroko zehapena jartzea proposatu zuen, jendaurreko ikuskizun eta josteta jardueren arautegiaren aurkako arau-hauste oso larria egiteagatik.

Prozedura hasteari buruzko Foru Aginduarekin gertatu bezala, ezinezkoa izan zen ebazpen proposamena jakinaraztea eta, horrenbestez, jakinarazpen ediktua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Iruñeko Udaleko iragarki-oholean argitaratu zen, indarreko arauekin bat.

Espedientatuek ez dute alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legeko 27. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Juan Carlos Ciprés Aznar eta Juan Carlos Igal Oneca jaunek eratutako sozietate irregularrari, "Bar Liberata" izeneko ostalaritzako establezimenduaren titularra den aldetik (E/31459621 IFZ du eta Zilbetiko monasterioaren kaleko 4an dago, atzeko aldean), 6010,12 euroko isuna ezartzea, jendaurreko ikuskizun eta josteta jardueren arautegiaren aurkako arau-hauste oso larria egiteagatik.

2. Isunaren zenbatekoa edozein banku edo aurrezki kutxatan sar daiteke, Barne Zuzendaritza Nagusian (Karlos III.a etorbidea, 2, 31002, Iruña) eskuragai dagoen ordainketa-gutuna erabiliz.

3. Foru Agindu hau jakinaraztea Barneko Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Juan Carlos Ciprés Aznar eta Juan Carlos Igal Oneca jaunek eratuta duten sozietate irregularrari, zeini adierazi behar zaion zehapen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazpenaren biharamunetik hilabeteko epean, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114 eta 115. artikuluen arabera.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren bederatzian.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Indurain. -- -- A0206693 --

Iragarkiaren kodea: