III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
MURILLO EL CUENDE
Jarduera sailkatua
Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan (urriaren 22ko 304/2001 Foru Dekretuaren bitartez aldatua) xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.
Eskatzailea: SAT 1316, Hermanos Esparza. Jarduera: eraikina moldatzea, esnetarako behien ustiategia izateko. Tokia: 10. poligonoko 150, 152 eta 153. lurzatiak, Tresmugas alderdia, Arrada.
Murillo el Cuenden, bi mila eta biko uztailaren bostean. Jarduneko alkatea, Gabriel Piñero Galiano.
Iragarkiaren kodea: a0207932