90. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

134/2002 EBAZPENA, Justizia zuzendari nagusiak emana, Ana Hidalgo Ocaña andrea Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutuko Auzitegiko Medikuntzako Klinikako zerbitzuburu izendatzen duena bitarte baterako.

Urriaren 15eko 296/2001 Foru Dekretuaren bidez azaroaren 13ko 355/2000 Foru Dekretua aldatu zen, hau da, Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutua eratu eta haren funtzionamendu arautegia onetsi zuen Foru Dekretua. 296/2001 Foru Dekretuaren Xedapen Iragankor Bakarraren bidez, bada, hauxe ezarri zen: "Nafarroako Auzitegiko Medikuntzako Institutuko lanpostuak betetzen ez diren bitartean, indarra izanen dute Nafarroako Auzitegiko Medikuntzako Institutuko zuzendariaren eta Zuzendaritza Kontseiluko zuzendariaren behin-behineko izendapenek. Lanpostu horiek betetzen direnean, azaroaren 13ko 355/2000 Dekretuan xedatutakoari jarraikiko zaio". 355/2000 Foru Dekretuaren Lehen Xedapen Iragankorrak ezarri zuen zuzendaria eta zerbitzuburuak izendatu eta hilabeteko epean, Zuzendaritza Kontseilua behin betikoz eratuko dela.

Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutuko zerbitzuburu lanpostuak betetzeko hautapen-prozesuak bukaturik, Balorazio Batzordeak, Justizia Ministerioak izendatuak, proposamena helarazi du, zeinetan esaten baitu bete gabe gelditu dela Auzitegiko Medikuntzako Klinikako zerbitzuburu lanpostua, eta, beraz, bidezko da, aipatu Instituko zuzendariak proposaturik, Ana Hidalgo Ocaña andrea Auzitegiko Medikuntzako Klinikako zerbitzuburu izendatzea bitarte baterako.

Horrenbestez, Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutuko zuzendariak proposaturik, eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak urriaren 13ko 202/1999 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutuko Auzitegiko Medikuntzako Klinikako zerbitzuburu lanpostua bete gabe gelditu dela adieraztea, izangai batek ere ez baitu lortu horretarako behar den puntuazio gutxienekoa.

2. Ana Hidalgo Ocaña andrea, Institutuko auzitegiko medikua, Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutuko Auzitegiko Medikuntzako Klinikako zerbitzuburu izendatzea bitarte baterako.

3. Ebazpen hau igortzea interesatuari, Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutuko zuzendariari, Nafarroako Auzitegi Nagusiko lehendakariari, Justizia Ministerioko Justizia Administrazioaren zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariorde orokorrari eta Justiziako Zerbitzu Juridiko-Administratiboko zuzendariari, Langileri Zerbitzuko zuzendariari, eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Nomina eta Gizarte Aseguruen Ataleko buruari.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeita lauan.-Justiziako zuzendari nagusia, José María Abad Alegría.

Iragarkiaren kodea: a0207240