90. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

P I T I L L A S

Pitillasko José Antonio Elola kaleko lurzatia, Udalaren jabetzakoa, adjudikaturik

Pitillasko Udalak lizitaziorako deia egin du Pitillasko katastroko 4. poligonoko 626. lurzatia adjudikatzeko. Lurzati hori 106. etxesailean dago, zehazki Pitillasko (Nafarroa) udalerriaren Alde Zaharrean. Adjudikazioa lehiaketa publikoaren bitartez eginen da eta xedea, lurzati horretan babes ofizialeko etxebizitzen eraikuntza sustatzea da, bai araubide orokorrekoak bai tasaturiko prezioa dutenak.

-Lurzatiaren salmentako prezioa: 156.278 euro.

-Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa.

-Behin-behineko fidantza: lurzatirako ezarritako prezioaren % 5.

-Proposamenak aurkezteko epea: hilabete, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

-Proposamenak aurkezteko tokia: Pitillasko Udaleko erregistro orokorrean.

Baldintzen plegua interesatuen eskura egonen da udal bulegoetan, jendea hartzeko egunetan (astelehena, asteazkena eta osteguna), bulego orduetan.

Iragarki hau Foru Komunitatean gehien saltzen diren egunkarietan ere argitaratuko da.

Pitillasen, bi mila eta biko uztailaren bostean. Alkate udalburua, Rafael Esparza Hernández.

Iragarkiaren kodea: A0207891