90. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I L L A T U E R T A

Alkatetzaren eskuordetzea

Villatuertako Udaleko alkate udalburuak, aurtengo uztailaren 5ean, ebazpen hau eman zuen:

"Toki Entitateen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 43 eta 47. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Ebatzi dut:

1.-Bigarren alkateorde José Garín Sanz jauna eskuordetzea alkate udalburu gisa ditudan eskurantza guztietarako, abuztuaren 17tik 25era (biak barne) kanpoan naizen bitartean ordezka nazan.

2.-Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitartzea".

Villatuertan, bi mila eta biko uztailaren bostean. Alkate udalburua, Silvia Larraona Urra.

Iragarkiaren kodea: A0207894