90. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

133/2002 EBAZPENA, Justizia zuzendari nagusiak emana, Iñaki Pradini Olazábal jauna Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutuko Patologia Zerbitzuko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Urriaren 15eko 296/2001 Foru Dekretuaren bidez azaroaren 13ko 355/2000 Foru Dekretua aldatu zen, hau da, Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutua eratu eta haren funtzionamendu arautegia onetsi zuen Foru Dekretua. 296/2001 Foru Dekretuaren Xedapen Iragankor Bakarraren bidez, bada, hauxe ezarri zen: "Nafarroako Auzitegiko Medikuntzako Institutuko lanpostuak betetzen ez diren bitartean, indarra izanen dute Nafarroako Auzitegiko Medikuntzako Institutuko zuzendariaren eta Zuzendaritza Kontseiluko zuzendariaren behin-behineko izendapenek. Lanpostu horiek betetzen direnean, azaroaren 13ko 355/2000 Dekretuan xedatutakoari jarraikiko zaio". 355/2000 Foru Dekretuaren Lehen Xedapen Iragankorrak ezarri zuen zuzendaria eta zerbitzuburuak izendatu eta hilabeteko epean, Zuzendaritza Kontseilua behin betikoz eratuko dela.

Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutuko zuzendari lanpostua Patologia Zerbitzuko gaur eguneko buruak bete duenez, bidezko da Iñaki Pradini Olazábal jauna aipatu Institutuko Patologia Zerbitzuko buru izendatzea bitarte baterako.

Horrenbestez, Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutuko zuzendariak proposaturik, eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak urriaren 13ko 202/1999 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Iñaki Pradini Olazábal jauna, Institutuko auzitegiko medikua, Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutuko Patologia Zerbitzuko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Ebazpen hau igortzea interesatuari, Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutuko zuzendariari, Nafarroako Auzitegi Nagusiko lehendakariari, Justizia Ministerioko Justizia Administrazioaren zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariorde orokorrari eta Justiziako Zerbitzu Juridiko-Administratiboko zuzendariari, Langileri Zerbitzuko zuzendariari, eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Nomina eta Gizarte Aseguruen Ataleko buruari.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeita lauan.-Justiziako zuzendari nagusia, José María Abad Alegría.

Iragarkiaren kodea: a0207241