90. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z A R R A

Lizarrako Udalaren Udaltzaingoaren alorrean hiru udaltzain-lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia. Izendapena

Lizarrako Udalaren Udaltzaingoaren alorrean hiru udaltzain-lanpostu, funtzionario izaerakoak, oposizio bidez betetzeko deialdian, 2001eko maiatzaren 11ko 58. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako hartan, ezarritakoari jarraikiz, Lizarrako Alkatetzak, 2002ko ekainaren 28ko 161. Dekretuaren bidez, honako hauek Udal honetako nomina eta plantillako funtzionario izendatzeko erabakia hartu zuen, C Mailan sartuta, Udaltzainaren kargua dutela:

MANUEL BARBARIN GARRIZ JAUNA

IGNACIO PEREZ DE CIRIZA ECHANDI JAUNA

JOSE IGNACIO BERRUETA MAEZTU JAUNA

Argitara bedi izendapen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, behar diren ondorioak sor ditzan.

Lizarran, bi mila eta biko ekainaren hogeita zortzian. Alkatea, Josefina Bozal Bozal.

Iragarkiaren kodea: A0207972