90. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L A Z T I

Ebazpenaren jakinarazpena

Alkatetza honek eman ebazpena, Olaztiko 15. exekuzio unitatea urbanizatzeko proiketuaren behin betiko onespenari buruzkoa, Otegui Carnevali senideei jakinaraztea ezinezkoa suertatu denez, argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Olaztiko Udaleko iragarki oholean.

"2002ko maiatzaren 7an Olaztiko alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen:

Alkatetzaren ebazpena:

Ikusirik urtarrilaren 17ko Alkatetzaren 7/2002 Dekretuaren bitartez, Olaztiko Udalak hasiera batez onetsi zuela Olaztiko Udal Planeko U.E.15 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua.

Onespena, 2002ko 32. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, martxoaren 13koan, argitaratu ondoren, 15 egunez jendaurrean egon da eta alegazio idazki bat aurkeztu da, Olazti hautagai-zerrenda independienteak sinatua.

Horiek horrela, eta kontuan harturik U.E.15 exekuzio unitateko urbanizazio proiektua prestatu duen taldearen txostena, aipatu proiektuaren hasierako onespenari egindako alegazioei buruzkoa.

Kontuan harturik, halaber, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 99 eta 119. artikuluetan ezarritakoa.

Ebatzi dut:

Lehenik.-Olazti hautagai-zerrenda independienteak aurkeztutako alegazioa ezestea.

Bigarren.-Behin betiko onestea Olaztiko Udal Planeko U.E.15 exekuzio unitateko urbanizazio proiektua.

Hirugarren.-Ebazpen honen berri ematea Olaztiko Udal Planeko U.E.15 exkuzio unitateko jabeei.

Laugarren.-Ebazpen honekin batera, alegazioei buruzko txostenaren kopia eginbidetua igortzea Olazti hautagi-zerrenda independienteari.

Bosgarren.-Ebazpen honi buruzko iragarkia argitaratzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Olaztin, bi mila eta biko maiatzaren hamaseian. Sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: a0205678