90. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2002ko ekainaren 10ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mantentze-lanetako ofizial izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiko onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi eta lanpostua bete gabe gelditu dela deklaratzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 2002ko martxoaren 4an emandako Ebazpenaren bitartez, onetsi egin zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mantentze-lanetako ofizial izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Deialdi hori 2002ko apirilaren 1eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (40 zk.).

2002ko apirilaren 29ko Ebazpenaren bidez onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2002ko maiatzaren 29ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (65. zk.).

Erreklamazioak egiteko epea iragan delarik, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi behar da.

Horrenbestez, eta Lehendakaritza eta Barne kontseilariaren urriaren 13ko 201/1999 Foru Aginduak delegatu dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mantentze-lanetako ofizial izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiko onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea. Zerrenda eranskinean dago.

2. Mantentze-lanetako ofizial izateko lanpostu hutsa bete gabe gelditu dela deklaratzea, ez dagoelako izangai onarturik.

3. Ebazpen honen berri ematea epaimahaikideei eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamarrean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

E R A N S K I N A

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak: Bakarrik ere ez.

Baztertuak:

Langileen Estatutuaren aplikazio eremutik baztertua egoteagatik:

JIMENEZ VALENCIA, JOSE IGNACIO

Iragarkiaren kodea: A0206888