90. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Obretako lizentzia ginekologiako zentrorako, Cipriano Olaso kaleko 8an

Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi delegatuak, 2002ko apirilaren 10ean, ebazpen hau eman zuen:

"Ikusirik 2001/153 espedientea, Luis Aramburo Navasa jaunak sustatua, non eskatzen baitira jarduera sailkaturako lizentzia eta obretako lizentzia, lokal bat ginekologiako zentrotarako egokitzeko, Cipriano Olaso kaleko 8an, behean; eta ikusirik, halaber, Udalaren txosten teknikoak eta José María Ibáñez Echeverz, Javier Colomo Ugarte, María Teresa Goicoechea González eta Miguel Angel Biurrun Elizagak aurkeztu alegazioak, aire girotua lizentziarik gabe paratzeari buruzkoak.

Ebatzi dut:

1. Alegazioen aurkezleei jakinaraztea proiektuan eta lizentzietan agertzen direla eskatzen ahal diren neurri zuzentzaileak, eta horiek kontuan izan ezean, irekitzeko lizentzia ukatu eta jarduera amaitutzat joko litzateke.

2. Eskatu diren udal lizentziak ematea, aurkeztutako proiektuarekin bat, baldin eta neurri zuzentzaile hauek eta obra baldintza hauek betetzen badira:

Geroago ikus-onetsitako eranskinek lehentasuna izanen dute lehenagoko agiriekiko, kontraesanik badago.

Suteen aurkako aurreneurri hauek paratu eta izan beharko dira beti, arkitektoaren proiektuko baldintzez gain, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak ikus-onetsi baitzuen, 2001eko martxoaren 27an. Jardueraren okupazioa, guztira, ez da izanen 24 pertsonakoa baino handiagoa.

Altuera librea 2,50 metrokoa baino txikiagoa duten guneak ezin izanen dira erabili pertsonak bertan aritzeko etengabe.

Banaketa (garagerik eza eta abar) 2001eko ekainaren 1eko eranskinean adierazitakoari lotuko zaio.

Hornidura zerbitzuetako lotuneak ez dira banan-banakoak izanen: eraikinak sareetara dituen lotura orokorraren zatia izanen dira.

Etxegintzaren Ordenantza Orokorreko 128. artikuluan ezarritako arauei lotuko zaie fatxadako lana, eta, halatan, apainketako elementu gehigarri edo tratamenduek ezin izanen dute gainditu fatxadaren lerrokadura, salbu eta jarri beharrekoak diren moldura edo estaldurek (errotuluak barne); baina hauek ez dira 10 zentimetro baino gehiago aterako eraikinari eusten dion egituratik eta ez dute etenen fatxadaren jarraipena, fatxadak gainerakoaren izaera eta testura baditu.

Aire girotuko eta nahitaezko aireztapeneko ekipoak ezartzean, 135/1989 Foru Dekretuko 13 eta 14. artikuluetan xedatutako beharkizun eta baldintzak beteko dira.

Kanpoko ekipoak akustikako neurriak beteko ditu eta ixilgailu egokiak izanen, zentroa funtzionatzen ari denean sortutako zarata mailak inola ere gaindi ez ditzan 135/1989 Foru Dekretuko 15 eta 16. artikuluek ezarritako mugak.

Etxesailaren patioko estalkian jarritako ekipoek ez dute metro bateko altuera pasatuko, patio aldera dauden etxebizitzen lehen solairuetako zoru-forjatuarekiko.

Jardueran aritzeko, irekitzeko lizentzia lortu beharko du, eta horretarako aurkeztuko ditu obra bukaerako ziurtagiria, teknikari eskudunak sinatua eta dagokion lanbide elkargoak ikus-onetsia, non azaldu eta adieraziko baitira obren bukaerako egoera (plano eta guzti), lokalen egokitasuna, eginen diren jarduera eta instalazio guztiak, lizentzian ezarritako baldintza guztiak bete direla, iturri guztietako zaraten neurketa errealak eta isolamendu akustikoak; aireztapeneko aire irteera batek ere ez duela kalterik egiten erakusten duen agiria ere aurkeztuko du, teknikari eskudunak sinatua eta lanbide elkargoak ikus-onetsia; halaber, obra bukaerako ziurtagiria, suteetatik babesteko instalazioari dagokiona; hori guztia, dagokion bulegoan luzatuko dioten eskabide eredu ofizialarekin batera.

Obrak hasteko epea 6 hilabetekoa da, gehienez, ebazpen honen jakinarazpenetik hasita. Obrek gehienez ere hilabete bateko epean egon behar dute bukaturik. Lizentzia hau iraungia deklaratuko da epe horiek iraganik obrak hasi edo bukatu ez badira.

3. Lizentzia emateko tasagatik 1.275,38 euroko likidazioa onestea, jarduera lizentziagatik 1.205,60 eurokoa eta eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergagatik, berriz, 8.845,40 euro, eransten den behin-behineko likidazioarekin bat.

4. Zigor Diziplinari jakinaraztea bizilagunei enbarazu eginez lizentziarik gabe egin direla obra guztiak eta lizentzia gabe jarduera hasi, hirigintza eta ingurumen arloetako zehapenak ezar ditzan".

Ebazpen honen aurka, ondoko errekurtsoetako bat paratzen ahal da, aukeran:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintza sustatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo bertzenaz,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz egun indarra duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 59.5.a) artikuluetan eta gainerako legeria aplikagarrian xedatutakoa betez, jakinarazpen balioa izan dezan interesatu ezezagunentzat eta, legez saiatu arren, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hamaseian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0205563