90. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L A Z T I

UE-6 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua hasiera batez onetsita

Olaztiko alkate udalburuak, 2002ko maiatzaren 10ean, Alkatetzaren ebazpen hau eman zuen:

"Ikusirik UE-16 unitatea birzatitzeko proiektua, Enrique Miranda García arkitektoak sinatua.

Kontuan hartuz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 168. artikuluan ezarritakoa.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21.1.j artikuluak (11/1999 Legeak aldatua) ematen dizkidan ahalmenak erabiliz.

Ebatzi dut:

1.-Hasiera batez onestea Olaztiko Udal Planeko UE-16 unitatea birzatitzeko proiektua.

2.-Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan gehien saltzen diren egunkarietan argitaratzea, eta orobat herriko iragarki oholean paratzea, aipatu proiektua 15 egunean jendaurrean egon dadin.

3.-Erabaki honen berri ematea UE-16 unitateko finken titularrei".

Olaztin, bi mila eta biko maiatzaren hamarrean. Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0205864